Albisteak

Irunek parke berria du Artian

Iragan astean Belartzako parke berrira bisita egin zuten Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariak, lehen faseko obrak amaituta. Parkean bi bide nagusi diseinatu dira, Zurbaran eta Pio Baroja kaleak bi eskaileren bitartez lotzen dituena –etorkizunean jeisteko arranpak izango ditu–, eta parkearen erdian egin den plazatik Berroeta margolariaren kaleko atzealdeko gune publikoetara doana.

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 27

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Hiru kortxea.

admin

San Pedroko liburutegia inauguratu dute

Etzi San Pedroko herritarrek liburutegia estreinatu ahal izango dute, lehen zutena baino bi aldiz handiagoa. Atzo inauguratu zuten. Liburutegi berria alkateordetzako hirugarren solairuan dago eta 180 metro koadro ditu. Gune hori bi zatitan banatu dute: bata haurrentzat izango da, eta beste gunean irakurtzeko tokia, ordenagailuak eta arretarako erakusmahaia daude. 8.000 ale ditu liburutegiak eta wifi gunea ere badu. 350.000 euroko inbertsioa izan duela adierazi du Maider Ziganda alkateak.

admin

Meteoritoak Oiartzunen

Unibertsoa nola sortu zen, zergatik, zenbat denbora… Galdera horien erantzunak herriko Luberri museoan daude. Meteoritoak ere badira ikusgai. Unibertsoaren sorreran sakondu nahi duenak Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikora joatea besterik ez du. Bertan, unibertsoaren sorrerari buruzko argibideekin erakusketa jarri dute. Meteoritoak ikusteko aukera ere badago. Behatoki astronomikoen, sateliteen eta zunda artifizialen irudiekin mamitu dute erakusketa. Baina, horiez gain, gaia ulergarriago egiteko hainbat euskarri didaktiko ere prestatu dituzte Luberrin: horien artean daude meteoritoak. Hainbat tokitan jasotakoak dira. Oiartzungo Pagoaldea industrialdean dago Luberri, Ergoien auzoan. Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi duenak www.luberri.org webgunean lor dezake: museoaren ordutegia ikus daiteke, eta Euskal Herriko geologiari buruzko informazio baliotsua lortzeko aukera dago.

admin

Bi mila urteko ustiapena

Bi mila urtez bertatik mineralak atera ondoren, Arditurriko meategiak bisitarientzako prestatu zituzten 2008an. Orduz geroztik, erromatarren ustiatze teknikak eta geologia hurbilago daude. “Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere, ez lirateke nahikoa izango meazulo hauek guztiak zulatzeko”. Juan Guillermo Thalacker ingeniariak esan zituen hitz horiek, 1803. urtean, Oiartzungo Arditurriko meazuloak bisitatu zituenean. Izan ere, duela 2.000 urte, erromatarrak hasi ziren Aiako Harriaren magalean dagoen parajeko meategiak ustiatzen; duela 30 urte arte bertatik hainbat gai ateratzen aritu ziren; orain meategiak berreskuratu dituzte, eta bisitarientzat prestatu: inguruko geologia eta meategien teknikak ezagutzeko toki aproposa da. Arditurriko meazuloetan barrena bisitaldia egitean, bisitariaren irudimena lanean hasten da. Ez da zaila ehunka erromatar —edo erromatarren aginduetara lanean zeuden oiartzuarrak— meazulo estu-estuetan minerala ateratzen imajinatzea. Gainera, Arditurrirako espresuki lur azpiko uren drainatze sistema berezia asmatu zuten inperioko ingeniariek: horri esker, bertako errekaren azpiko mailetan zeuden mineralak atera ahal izan zituzten. Meategiak eta bertako interpretazio zentroa ezagutzeko, bisita gidatuak egin daitezke. Horien informazioa www.arditurri.com webgunean lor daiteke. Erromatarren aurretik Modu masiboan, erromatarrak hasi ziren Arditurri ustiatzen. Baina inguruan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzea ustiatzeari. Ordutik, hainbat eskutatik pasatu da meategiaren jabetza: zilarra, beruna, galena zilarduna eta burdina atera zituzten bertatik. Orain, meatzeetako [...]

admin

EBk osoko zuzenketa aurkeztu dio aurrekontuen proiektuari

Udalaren egoera ekonomiko zailari aurre egiteko aukera galdu dela eta proposamenak zehaztasun falta daukala iritzita aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Ezker Batuak (EB): “Estalki puntual bat da, eta Merinoren premiazko beharrei erantzuten die azken lau urteetako kudeaketa txarra justifikatzeko”. Hain zuzen, datorren ostegunean dira udalbatzarrera eramatekoak 2011ko aurrekontuak. Gaur goizean, agerraldia egin du EBk, eta jakinarazi duenez, iaz onartu zizkieten lau zuzenketatik bakar bat ere ez da aurrera eraman: “Gure zuzenketetara bideratutako 94.000 eurotik bakar bat ere ez da gastatu”, adierazi du Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak. Osoko zuzenketa aurkeztearen beste arrazoietako bat izan da proposamenak ez duela plan ekonomikorik biltzen, “nahiz eta bere garaian jakinarazi ziguten lan talde bat jarriko zutela plan hori martxan jartzeko”. Aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko foru arau bati ere egin dio erreferentzia Ferradasek: “21/2003 arauko 15.2 artikuluaren arabera, Udalbatzak behin betiko onartu beharko lituzke aplikatuko diren ekitaldiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen”. Beraz, ez zaio zentzuzkoa iruditzen aurrekontuak orain onartzea. Zehaztasun falta Diru sarrerei eta gastuei begiratuta, berriz, zalantzan jarri ditu aurreikuspen batzuk Ferradasek. Esate baterako, Udalak finantzatzeko foru funtsaren ekarpena “%3,92ko hazkundearekin”. Gogorarazi du funts hori itxi zenean Udalak dirua bueltatu behar izan zuela. Gastuei dagokionez, berriz, kalkulu batzuk behetik egin [...]

admin

Gaur, Mimos tabernan, Bertshow saioa

Gaur, 23:00etatik aurrera, Bertshow saioa emango dute Beñat Gaztelumendi, Jokin Labaien, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariek. Hainbat musika estilotan bertsoak kantatuko dituzte bertsolariek, eta horrez gain, beste hainbat sorpresa izango d...

admin

Itsas Etxeko auditoriumaren %25 ordainduko du Kutxak

Kutxako Gizarte Ekintzak Itsas Etxeko proiektuaren kopuru osoaren %25eko dirulaguntza emango du. “Berri bikaina da Hondarribiarentzat, ia 500.000 euro jasoko ditugu. Krisi garaian Kutxak guri kopuru horrekin laguntzea oso eskertzekoa da”, azald...

admin

Oporrak bakean programa gizarteratuko dute bihar arratsaldez Zabaltza plazan

Irungo Udalak, Tadanum Sahararen Adiskideen Txingudiko Elkarteak eta Haurralde Fundazioak sentsibilizazio eguna antolatu dute biharko, larunbaterako, Oporrak bakean programa ezagutzera emateko. “Kalera atera nahi dugu programa eta bere helburuak...

admin

Bost talderen kontzertua etzi Mogambon

Yellow Page (Lezo), Curasan (Oiartzun), Picore (Zaragoza), Unicornibot (Pontevedra) eta Duassemicolcheasinvertidas (Portugalgoak dira) taldeek kontzertua emango dute etzi, 21:00etatik aurrera, Trintxerpeko Mogambo aretoan. Doinu gogorrak lantzen dituzt...

admin

Artaleku karrikako 2. zenbakiko eraikina eraisten ari dira

Artaleku kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisten hasi dira gaur goizean, eta horrek eragin handia izango du bai trafikoan, baita udal kiroldegiko erabiltzaileen ohiturengan ere. 07:00ak aldera hasi dituzte lanak, eta kiroldegiko aparkalekuko sarrerak itx...

admin

Emakumeen paleta argentinarreko partidak, igandean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan, paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko partidak antolatu ditu hilaren 5erako (igandea) Ramuntxo Berriko pilotalekuan. Hala, 11:30etik aurrera, bi partida izango dira. Alde...

admin

Amaia Narbartek zilarrezko domina lortu du Euskadiko Eskolarteko Jokoetan

Amaia Narbarte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak zilarrezko domina lortu zuen altuera jauzian pasa den larunbatean, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Gasteizko Mendizorrotzako pistetan egindako jokoetan 1,52 metroko jauzia egin zuen, Gazte Maila...

admin

Ipuin kontaketa musikalarekin abiatuko da Musikaz Blai

Gaur arratsaldean hasi eta hilaren 12ra bitarte, musika nonahi entzungo da Trintxerpen. Musikaz Blai ekimena 18:00etan abiatuko da Badut taldeak kontatuko duen Elefante Txikia ipuin kontaketarekin. “Bosgarren urtea du aurten ekimenak eta urtetik urtera osatzen eta zalbatzen doa”, azaldu zuen Maider Ziganda jarduneko alkateak aurkezpenean. Kantu jira lehen aldiz Larunbatean kantu jira kaleetan zehar ibiliko da lehen aldiz. “Ez dugu hilabetero egingo, baina urtero ekimenaren barruan sartu nahiko genuke”, azaldu zuen Juanje Neira Pasaia Musikaleko arduradunak. Gainera, hilaren 18an Antxon egingo den Zazpiak Bat egunean ere izango dira Trintxerpeko kantu jirakoak. Eskualdeko beste kantu jirako kideekin batera ariko dira. Aurreko urteetan bezala, jateko eta edatekoarekin txosna jarriko dute antolatzaileek. Horrez gain, hilaren 23an, San Joan bezperan, sua piztu eta bere inguruan dantza egingo dute. Errekorra “Krisiak gu ere ukitu gaitu, baina aurten errekorra hautsi dugu, inoiz baino ikasle gehiago eduki ditugu: 1504, hain zuzen ere”, azaldu zuen Neirak. Urtean zehar egindakoa ere nabarmendu zuen: “Zarzuelako bost saio izan ditugu eta azkenekoan 35 lagun izan ziren. Bestalde, ikasleak, Euskalduna Jauregian izan ziren aktuatzen, Bilbon, eta oso gustura izan ziren”. Egitaraua Hilak 2, osteguna 18:00: Ipuin kontaketa musikala Badut taldearekin: Elefante Txikia. Gudarien plazan. Hilak 3, ostirala Gudarien plazan, haurrentzako jarduerak Boveda [...]

admin

Eskolarteko atletismo topaketa larunbatean Irandatzen

Departamenduko atletismo taldeen arteko topaketa antolatu dute larunbaterako Hendaiako Irandatz eskolako 1. eta 2. gimnasioetan. Txingudi Athletic Club taldea da antolatzailea. Informazio gehiagorako antolatzaileekin harremanetan jarri, telefonoz (055...

admin

Mendekosteak, hilaren 10etik 12ra

Zabarre pirataren etorrerarekin batera hasiko dira mendekosteak, bihar zortzi. Momentu «berezian» iritsiko direla nabarmendu du Xanti Val kultura teknikariak, “alkate batekin hasi eta beste batekin bukatuko direlako”. Hilaren 10ean 18:30ean harrera egingo diote piratari kaian. Deialdi berezia egin dute Udaletik bertara pirataz jantzita joateko. Zabarreren etorreran dantzariek, arraunlariek eta beste hainbatek parte hartuko dute. Guztira 30 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean. Gainera, bertara pirataz janzteko deialdi berezia egin dute, bai Zabarreren etorreran, agurrean zein ostiralean bertan egingo duten Pirata Afarian. Pirata iritsi eta ordubete beranduago txupinazoa botako dute. Izango da berritasunik txupinazoan, lau alkate txikik parte hartu beharrean, bik bakarrik hartuko dutelako parte. “Ikastetxeen erabakia da hori”, azaldu du Jon Legorburu jarduneko zinegotziak. Horrekin, “beste bizitasun” bat eman nahi diote hasiera ekitaldiari. “Balkoian jende ugari pilatzen da, eta alkate txikien artean mikrofonoa askotan aldatu behar dute”, gaineratu du Legorburuk. Kontzertua Jauregialden Beste ekitaldi batzuei dagokienez, euskal dantzazaleek erromeria egingo dute larunbatean. Bazkaria egingo dute, eta Udalak jakinarazi duenez, eurek jarriko dute sagardoa. Pirata Afarian ere gauza berbera egingo dute, eta bakoitzak bere kasa eraman behar du otordua. Sagardoa faltako ez den mendekosteetako momentu bat hilaren 11ko Sagardo Egunean izango da. Aurtengo XIII. ekitaldia beteko du jaialdi horrek. Gurutze Santuaren plazan [...]

admin

Ikastola Eguna antolatu dute larunbaterako Langaitzen

Langaitzen Ikastola Eguna egingo dute larunbatean. 09:00etan, softball partidua izango da; 10:00etan, dantza taldearen erakustaldia; gero, HH eta LHko ikasleen eta Orereta Abesbatzaren kontzertua; eta 12:30ean, Eskola Kirolaren sari banaketa, DBHko ika...

admin

Mañontzi bertso eskolak kantu afaria antolatu du Tiñelu elkartean, hilaren 3an

Mañontzi bertso eskolak kantu afaria antolatu du ostiral gauerako. Tiñelu elkartean egingo dute afaria, 21:30etik aurrera. Afarira joan nahi duenak sarrerak erosi beharko ditu lehenago. Tiñelun bertan eros daitezke, hamabi euroren truke. Kantu zahar...

admin

‘Molestias clównicas’ antzezlana, ostiralean Gezalan

Gaxuxa emakume taldeak antzerki emanaldia antolatu du datorren ostiralerako. Molestias clównicas antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, 22:00etatik aurrera. Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz igoko da oholtza gainera. Pa...

admin
Gehiago