‘Molestias clównicas’ antzezlana, ostiralean Gezalan
Gaxuxa emakume taldeak antzerki emanaldia antolatu du datorren ostiralerako. Molestias clównicas antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, 22:00etatik aurrera. Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz igoko da oholtza gainera. Pa...
Gaxuxa emakume taldeak antzerki emanaldia antolatu du datorren ostiralerako. Molestias clównicas antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, 22:00etatik aurrera.
Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz igoko da oholtza gainera. Pauxa clown-aren papera jokatuko du Imazek. Anbulatorioko itxaron gelan dago Pauxa, eta okerren nor dagoen erabakitzeko lehiaketa dirudi, nahiz eta urduritasunak sortutako arazoak direla jakiten duten. Umorez jorratzen ditu estresa, etxekoandreen neurosia, ginekologora egin beharreko bisitak, norbere burua medikatzea eta beste hainbat gauza. Emakumeek osasunarekin duten lotura aztertzen du, azken finean, Imazek, bere estiloan.
Ikuskizuna ikusi nahi duenak honako tokietan eros ditzake sarrerak, euro baten truke: Goxon eta Donibane kaleko okindegian.