Mañontzi bertso eskolak kantu afaria antolatu du Tiñelu elkartean, hilaren 3an
Mañontzi bertso eskolak kantu afaria antolatu du ostiral gauerako. Tiñelu elkartean egingo dute afaria, 21:30etik aurrera. Afarira joan nahi duenak sarrerak erosi beharko ditu lehenago. Tiñelun bertan eros daitezke, hamabi euroren truke. Kantu zahar...
Mañontzi bertso eskolak kantu afaria antolatu du ostiral gauerako. Tiñelu elkartean egingo dute afaria, 21:30etik aurrera.
Afarira joan nahi duenak sarrerak erosi beharko ditu lehenago. Tiñelun bertan eros daitezke, hamabi euroren truke.
Kantu zaharrak eta berriak abestuko dituzte biharko afarian. Bertso eskolak jakinarazi duenez, musikariak ere bertan izango dira, abesten ari direnei zuzenean laguntzeko asmoz.