Amaia Narbartek zilarrezko domina lortu du Euskadiko Eskolarteko Jokoetan

Amaia Narbarte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak zilarrezko domina lortu zuen altuera jauzian pasa den larunbatean, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Gasteizko Mendizorrotzako pistetan egindako jokoetan 1,52 metroko jauzia egin zuen, Gazte Maila...

Amaia Narbarte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak zilarrezko domina lortu zuen altuera jauzian pasa den larunbatean, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Gasteizko Mendizorrotzako pistetan egindako jokoetan 1,52 metroko jauzia egin zuen, Gazte Mailan. Zilarra lortzeaz gain, EATeko markarik onena ere hautsi du Narbartek.

Gipuzkoako ordezkari bezala aritu zen atleta, bera baita txapelduna espezialitate horretan.

Narbartek bere ibilbidean lortu duen laugarren domina izan da. Gipuzkoako Txapelketan 1,47 metroko langa gainditzea lortu zuen, eta horri, esker urrezko domina eta Gipuzkoako Txapelketa erdietsi zituen. Bigarren domina urrezkoa izan zen, baina diskoan, 800 gramoko diskoa 23,54 metroraino bidalita. Pisu jaurtiketan 3 kiloko tresna 8,37 metroraino bota zuen.

EATetik zoriondu egin dute euren taldeko atleta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.