Ipuin kontaketa musikalarekin abiatuko da Musikaz Blai
Gaur arratsaldean hasi eta hilaren 12ra bitarte, musika nonahi entzungo da Trintxerpen. Musikaz Blai ekimena 18:00etan abiatuko da Badut taldeak kontatuko duen Elefante Txikia ipuin kontaketarekin. “Bosgarren urtea du aurten ekimenak eta urtetik urtera osatzen eta zalbatzen doa”, azaldu zuen Maider Ziganda jarduneko alkateak aurkezpenean. Kantu jira lehen aldiz Larunbatean kantu jira kaleetan zehar ibiliko da lehen aldiz. “Ez dugu hilabetero egingo, baina urtero ekimenaren barruan sartu nahiko genuke”, azaldu zuen Juanje Neira Pasaia Musikaleko arduradunak. Gainera, hilaren 18an Antxon egingo den Zazpiak Bat egunean ere izango dira Trintxerpeko kantu jirakoak. Eskualdeko beste kantu jirako kideekin batera ariko dira. Aurreko urteetan bezala, jateko eta edatekoarekin txosna jarriko dute antolatzaileek. Horrez gain, hilaren 23an, San Joan bezperan, sua piztu eta bere inguruan dantza egingo dute. Errekorra “Krisiak gu ere ukitu gaitu, baina aurten errekorra hautsi dugu, inoiz baino ikasle gehiago eduki ditugu: 1504, hain zuzen ere”, azaldu zuen Neirak. Urtean zehar egindakoa ere nabarmendu zuen: “Zarzuelako bost saio izan ditugu eta azkenekoan 35 lagun izan ziren. Bestalde, ikasleak, Euskalduna Jauregian izan ziren aktuatzen, Bilbon, eta oso gustura izan ziren”. Egitaraua Hilak 2, osteguna 18:00: Ipuin kontaketa musikala Badut taldearekin: Elefante Txikia. Gudarien plazan. Hilak 3, ostirala Gudarien plazan, haurrentzako jarduerak Boveda [...]
Gaur arratsaldean hasi eta hilaren 12ra bitarte, musika nonahi entzungo da Trintxerpen. Musikaz Blai ekimena 18:00etan abiatuko da Badut taldeak kontatuko duen Elefante Txikia ipuin kontaketarekin. “Bosgarren urtea du aurten ekimenak eta urtetik urtera osatzen eta zalbatzen doa”, azaldu zuen Maider Ziganda jarduneko alkateak aurkezpenean.
Kantu jira lehen aldiz
Larunbatean kantu jira kaleetan zehar ibiliko da lehen aldiz. “Ez dugu hilabetero egingo, baina urtero ekimenaren barruan sartu nahiko genuke”, azaldu zuen Juanje Neira Pasaia Musikaleko arduradunak.
Gainera, hilaren 18an Antxon egingo den Zazpiak Bat egunean ere izango dira Trintxerpeko kantu jirakoak. Eskualdeko beste kantu jirako kideekin batera ariko dira.
Aurreko urteetan bezala, jateko eta edatekoarekin txosna jarriko dute antolatzaileek. Horrez gain, hilaren 23an, San Joan bezperan, sua piztu eta bere inguruan dantza egingo dute.
Errekorra
“Krisiak gu ere ukitu gaitu, baina aurten errekorra hautsi dugu, inoiz baino ikasle gehiago eduki ditugu: 1504, hain zuzen ere”, azaldu zuen Neirak.
Urtean zehar egindakoa ere nabarmendu zuen: “Zarzuelako bost saio izan ditugu eta azkenekoan 35 lagun izan ziren. Bestalde, ikasleak, Euskalduna Jauregian izan ziren aktuatzen, Bilbon, eta oso gustura izan ziren”.
Egitaraua
Hilak 2, osteguna
- 18:00: Ipuin kontaketa musikala Badut taldearekin: Elefante Txikia. Gudarien plazan.
Hilak 3, ostirala
Gudarien plazan, haurrentzako jarduerak Boveda Gazte Elkartearen eskutik.
- 19:00: Donostia, Errenteria eta Pasaiako musika eskoletako tronboi taldeen emanaldia.
- 20:30: Zangotzako Juan Frances de Iribarren eskolako fanfarrea eta abesbatzak.
Hilak 4, larunbata. Abesbatza Eguna
- 12:00: Trintxerpeko kantu jira bilduko da eta barrutiko kaleetan ibiliko da.
- Arratsaldean: ikasleen kontzertuak Gudarien plazan.
- 17:00: Abesbatzen jaialdia, Serafin Esnaola plazan.
Hilak 5, igandea
- 12:00: Kalejira eta kontzertua Azpeitia, Donibane eta Trintxerpeko musika bandekin.
Hilak 6, astelehena
- Arratsaldean: Ikasleen kontzertuak, Gudarien plazan.
Hilak 7, asteartea
- Arratsaldean: Ikasleen kontzertuak, Gudarien plazan.
Hilak 8, asteazkena
- Arratsaldean: Ikasleen kontzertuak, Gudarien plazan.
- 19:30: Eskolako perkusio taldeen kontzertua.
Hilak 9, osteguna
- 19:00: Poxpolo eta konpainia pailazoek Segi jotzen ikuskizuna emango dute.
- Arratsaldean: Eskolako talde emanaldia, Serafin Esnaola plazan.
Hilak 10, ostirala
- Haurrentzako jarduerak Boveda Gazte Elkartearen eskutik, Gudarien plazan.
- 18:00: Joera berriak lantzen dituzten taldeen emanaldiak (Usurbilgo musika eskolako Urrezko Muskerrak konboa, Pasaiako musika eskolako Azken Tximuak, M6:30, Octopus eta White Storm konboak eta Musikeneko Lacking language konboa). Serafin Esnaola plazan.
Hilak 11, larunbata
- 18:00: Gipuzkoako Dantza askatuko 56. Haur Txapelketa, Gudarien plazan.
- Eguerdian: Dantzari Txiki Eguna Serafin Esnaola plazan.
- 19:15: Musika eskolako Illunbe Dantza Taldea, Serafin Esnaola plazan.
- 20:15: Txistularien alardea, Serafin Esnaola plazan.
- 21:00: Dantza emanaldia Antxoko Alkarkide taldearen eskutik, Serafin Esnaola plazan.
Hilak 12, igandea
- 12:30: Illunbe Akordeoi Orkestraren kontzertua, Serafin Esnaola plazan.


