Greba mugagabea hasiko dute Ekialdebusen apirilaren 4an

Ekialdebus garraio zerbitzuko UGT, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greba mugagabea hasiko dute apirilaren 4an. Sindikatuen arabera lan hitzarmena “blokeatuta” dago, eta Aldundiak oinarritzat dituen garraio alorreko lan itunekin parekatu nahi dute sindikatuek Ekialdebusekoa. 140 langile ditu Ekialdebusek eta Oarsoaldeko nahiz Bidasoko autobus lineen kudeatzailea da, bai herri barrukoak bai EkialdebusDonostiarekin lotura egiten dutenenak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.