Emakumeen paleta argentinarreko partidak, igandean
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan, paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko partidak antolatu ditu hilaren 5erako (igandea) Ramuntxo Berriko pilotalekuan. Hala, 11:30etik aurrera, bi partida izango dira. Alde...
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan, paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko partidak antolatu ditu hilaren 5erako (igandea) Ramuntxo Berriko pilotalekuan. Hala, 11:30etik aurrera, bi partida izango dira. Alde batetik Maider Mendizabal-Maika Elgezabal bikoteak Amaia Etcheleku-Nagore Arozena bikoteari egingo dio aurre, eta partida hori bukatu ondoren honako lehia izango da: Haizea Zamora-Magalie Comet, Susana Mugeta eta Severine Gracieten kontra. Kutxa Sari Nagusiko bigarren jardunaldia izango da igandekoa.

