Meteoritoak Oiartzunen

Unibertsoa nola sortu zen, zergatik, zenbat denbora… Galdera horien erantzunak herriko Luberri museoan daude. Meteoritoak ere badira ikusgai. Unibertsoaren sorreran sakondu nahi duenak Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikora joatea besterik ez du. Bertan, unibertsoaren sorrerari buruzko argibideekin erakusketa jarri dute. Meteoritoak ikusteko aukera ere badago. Behatoki astronomikoen, sateliteen eta zunda artifizialen irudiekin mamitu dute erakusketa. Baina, horiez gain, gaia ulergarriago egiteko hainbat euskarri didaktiko ere prestatu dituzte Luberrin: horien artean daude meteoritoak. Hainbat tokitan jasotakoak dira. Oiartzungo Pagoaldea industrialdean dago Luberri, Ergoien auzoan. Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi duenak www.luberri.org webgunean lor dezake: museoaren ordutegia ikus daiteke, eta Euskal Herriko geologiari buruzko informazio baliotsua lortzeko aukera dago.

Unibertsoa nola sortu zen, zergatik, zenbat denbora… Galdera horien erantzunak herriko Luberri museoan daude. Meteoritoak ere badira ikusgai.

Erakusketaren inaugurazioa

Erakusketaren inaugurazioa

Unibertsoaren sorreran sakondu nahi duenak Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikora joatea besterik ez du. Bertan, unibertsoaren sorrerari buruzko argibideekin erakusketa jarri dute. Meteoritoak ikusteko aukera ere badago.

Behatoki astronomikoen, sateliteen eta zunda artifizialen irudiekin mamitu dute erakusketa. Baina, horiez gain, gaia ulergarriago egiteko hainbat euskarri didaktiko ere prestatu dituzte Luberrin: horien artean daude meteoritoak. Hainbat tokitan jasotakoak dira.

Oiartzungo Pagoaldea industrialdean dago Luberri, Ergoien auzoan. Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi duenak www.luberri.org webgunean lor dezake: museoaren ordutegia ikus daiteke, eta Euskal Herriko geologiari buruzko informazio baliotsua lortzeko aukera dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.