Albisteak

Oiartzun-San Juan, etzi, Karla Lekuona zelaian

Etzi, Oiartzun-San Juan partida ikusteko aukera izango dute futbol zaleek. 11:30ean jokatuko dute Liga Nazionaleko neskek, Karla Lekuonan. Oiartzuarrak hirugarrenak dira sailkapenean eta San Juan seigarrena.

admin

Urrezko ezteiak egiten dituztenentzako agerraldia madalenetan

Urrezko ezteiak egiten dituzten herritarrak urtero omentzen dituzte madalenetan egiten duten ekitaldi batean, eta aurten ere egingo dute. Hala, ezkonduta 50. urtea egiten dutenek omenaldian parte hartu nahi badute izena eman beharko dute. Kulturgunean ...

admin

Oiartzun-Real Union, bihar Karla Lekuona zelaian

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, Real Unionen kontra jokatuko du bihar, 16:30ean Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko seigarrenak dira. Real Union liderra da.

admin

Eskualdeko batelek Getarian dute bihar estropada

Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatuko da bihar, Getarian, 16:30etik aurrera. Ohi bezala, Hibaikako, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko batelak ariko dira lehian.

admin

Yellow Page taldeak joko du Romeral Berri taberna agurtzeko festan

Antxoko Romeral Berri taberna itxi behar dute, eta biharko (hilak 26) festa antolatu dute, bezeroak agurtzeko. Yellow Page taldeak joko du, eta beste talderen bat ere, baina ez dute zenik zabaldu, sorpresa izan dadin. Ondoren, DJ Juxek jarriko du musik...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 25

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Joxean Eizmendi, Kultura teknikaria. Gaia: Xanistebanetako kartel lehiaketa eta urtekarirako lanak entregatzea. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertul...

admin

Haur Jolasak eta tailerrak, etziko Kale Ekintzan

Kale Ekintzan haur jolasak eta tailerrak egingo dituzte etzi, 16:30etik aurrera. Arraguako Aldeguna elkartean jarri dute hitzordua.

admin

Zortzi ibilgailu kiskali dira Irunen izandako sutean

Zortzi ibilgailu erre dira goizaldean Irungo Esteban Perez Yerobi kaleko aparkalekuan izandako sutean. Polizia iturrien arabera, ez dago gertakaria kale borrokarekin lotzeko arrazoirik.

admin

Udaletxeko argiak itzaliko dituzte etzi 20:30ean

Planetaren Orduarekin bat egingo du etzi Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, udaletxeko argiak itzaliko dituzte 20:30etik 21:30era. “2007tik bultzatzen du WWFek ekimema aldaketa klimatikoaren kontra eta gehiegizko kontsumo elektrikoa murriztek...

admin

Niko Santisteban txirrindulariari omenaldia

Pasa den asteazkenean 2011ko Bidelan-Kirolgi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten Donostiako Kirol etxean. Taldea osatuko duten txirrindulari eta teknikariak aurkezteaz gain, bi txirrindulari omendu zituzten, bat Niko Santisteban txirrindulari erren...

admin

‘Molestias clównicas’ antzezlana, ostiralean Gezalan

Gaxuxa emakume taldeak antzerki emanaldia antolatu du datorren ostiralerako. Molestias clównicas antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, 22:00etatik aurrera. Oihulari Klown antzerki taldeko Virginia Imaz igoko da oholtza gainera. Pa...

admin

Lonjaren behin betiko egitasmoa, bihar

Lonja Batzordeak hitzordu garrantzitsua prestatu du biharko. 19:30etik aurrera Pasaiako Portu Agintaritzako tekniko batek San Pedroko Arrantzaleen Lonjaren behin betiko egitasmoa aurkeztuko die herritarrei. Hala, Lonja Batzordeko kideek sanpedrotarrei ...

admin

Antxoko Helduen Danborrada, aurrera

Sanferminetako Helduen Danborradako arduradunek entseatzeko egunak jarri dituzte. Hilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean bilduko dira Azokan, 20:00etatik aurrera. Danborradan atera nahi dutenei entseguetara agertzeko eskatu diete antolatzaileek.

admin

Irailaren 30era arte, Puntetako Kantina zabalik

Puntetako Kantina zabaldu dutela jakinarazi dute bertako arduradunek. Hala, astelehenetik ostegunera 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta ostiraletik igandera, 11:00etatik 22:00etara. Egunak aurrera joan ahala ordutegia zabalduko dutela iragar...

admin

Ikastaroetako plaza berritzeko aukera dago

Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, dagoeneko aukera daukate plaza berritzeko ikasturte honetako ikastaroetan parte hartu duten ikasleek. Galtzarabordako (943 44 96 90) edo Fanderiako (943 34 44 23) kiroldegietara deituz edo Patronatuaren webgunea bis...

admin

Errenkoarte abian da, herriko hogei saltokitan

Errenkoarte abian da, herriko hogei saltokitan

admin

300 kilo olagarro, Fanderian

Hirugarren aldiz, Olagarro Festa egingo dute Fanderian igandean, Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hara hurbiltzen diren herritarrek, behintzat, nahiko olagarro probatzeko aukera izango dute 300 kilo prestatuko baitituzte. Kiloko zazpi errazio ateratzea kalkulatzen dute antolatzaileek; beraz, 2.100 errazio izango dituzte herritarren artean banatzeko. Aurten jaio antolatzen ahalegin handia egin duen lankide bat omenduko dute: Carlos Mendez. “2009an ekimen hori antolatzen hasi zirenetik guztia eman du, eta iaz utzi zigun. Zure omenez doa hau”, adierazi du Rafa Lorente Erdiko Erreka elkarteko presidenteak. Gogorarazi du iaz eguraldi txarra izan zutela, eta espero dute aurten, behintzat, laguntzea. “Antolatzaileen helburua da festa antolatzen jarraitzea, eta urtez urte hobetzea”, gaineratu du. Ildo horretatik, edozein kultur ekintzetara “irekiak” daudela zehaztu du, beti ere norbait hori antolatzeko prest dagoen heinean. Eguerdi aldera hasiko da jaia. 11:30ean gaita doinuak barreiatuko dira auzoan zehar, Iruñeako Santiago Apostol taldearen eskutik, eta horrekin batera dantza emanaldia egingo dute. Goizean zehar olagarroa prestatzen aritu ondoren, 12:00etatik aurrera hori dastatzeko aukera izango da. Olagarroari laguntzeko galiziar produktuak probatu ahal izango dira: lakoia, ogi galiziarra, galizar enpanada, Santiago Tarta, titi gazta, Albariñoa, Ribeiroa, uxuala (orujoa)… Arratsaldean, berriz, queimada nagusia egingo dute, eta azkenik, olagarroaren hirugarren jaia agurtzeko, dantza emanaldia izango [...]

admin

Saharako haurrak etxean hartzeko deialdia

Gizarte Zerbitzuak sailak Oporrak Bakean programaren bidez, uztailean eta abuztuan 8 urtetik 12 urte bitarteko 8 neska-mutil saharar hartzeko deialdia egin du. Izaera humanitarioa duen programak, zenbait arrazoiengatik gizarte egoera txarretan dauden u...

admin

Literatur tailerrak martxan berriro

Maiatzean literatur tailerrak bertan behera gelditu ziren eta orain ekainean, saioak ospatzen hasiko dira berriro ere. Horrela, datorren asterako bi saio antolatu dituzte; biak gazteleraz izango dira eta bietan Mc Ewan idazlearen Chesil Beach liburua l...

admin

Bilbaora irteera eginen du CPIEk larunbatean

CPIE Euskal Itsasbazterrak Bizkaiko hiriburura geologia ibilaldia antolatu du larunbaterako, Bilboko sinklinaleko ur-azpiko bolkanismoa ezagutzeko. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, telefonoz (0559-20 37 20) edo cpie.littoral.basque@hendaye....

admin
Gehiago