Artaleku karrikako 2. zenbakiko eraikina eraisten ari dira
Artaleku kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisten hasi dira gaur goizean, eta horrek eragin handia izango du bai trafikoan, baita udal kiroldegiko erabiltzaileen ohiturengan ere. 07:00ak aldera hasi dituzte lanak, eta kiroldegiko aparkalekuko sarrerak itx...
Artaleku kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisten hasi dira gaur goizean, eta horrek eragin handia izango du bai trafikoan, baita udal kiroldegiko erabiltzaileen ohiturengan ere. 07:00ak aldera hasi dituzte lanak, eta kiroldegiko aparkalekuko sarrerak itxi dituzte, baita aparkalekuaren eta Artaleku kalearen arteko oinezkoentzako pasabidea ere.
Kiroldegira Gipuzkoako hiribidetik edo Luis Mariano kaletik sartu ohi diren erabiltzaileei Luis Marianoko atetik sartzeko eskatzen ari zaie, eta Artaleku kaletik sartu ohi direnei Sarylen gimnasioaren ondoan dagoen atetik sartzeko. Kiroldegitik ateratzeko moduei dagokionez, segurtasun bidera ematen duten ateak itxiko dituzte, eta Sarylen gimnasio ondoko atea erabili beharko da.
Udaleko Obra arloko arduradunek uste dute lanak bihar amaitu ditzaketela, eta, ondorioz, larunbatean normaltasun osoz erabili ahal izango direla kiroldegiko sarrera eta irteera guztiak. Artaleku kaleko trafikoa, kiroldegiko aparkalekua eta oinezkoen sarbideak ere irekiko dituzte etzirako.

