Albisteak

Ama Guadalupekoa Nazioarteko XX. Judo txapelketa, etzi, Jostaldin

Etzi, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa jokatuko dute. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte Espainiako Estatuan, eta horietako bat da Hondarribikoa. Hamazazpi lurraldetatik bertaratuko diren 300 judokak pilotalekuan jarriko dituzten lau tatami-etan lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Gainera, nazioartetik ere ondorengo taldeak izango dira hirian: Frantziako lau, Portugalgo hiru, Andorrako bat, Suitzako bat eta Italiako beste bat. Espainian lehiatzeko bi plaza Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da, eta Hondarribitik parte hartu eta podiuma bilatuko duten judokak ondorengoak izango dira: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu biharko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu. 270 judoka, iaz 270 judoka izan ziren iazko edizioan, eta Hondarribitik ondorengoek parte hartu zuten: Aritz Sagarzazu, Jon Ander Esponda, Iker Otegi, Jon Duran, Martxel Eizagirre, Enara Sagarzazu, Amets Sarazua eta Lidia Yarza.

admin

Jokatutako bi finaletatik biak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek

Gartzarongo (Nafarroa) eta Errioxako txapelketetako finalak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Gartzarongo Txapelketako finalean, Oiarpeko Martinezek eta San Sebastianek 13-22 galdu zuten Loban-Iraizoz bikotearen kontra. Errioxako Komunitateko Txapelke...

admin

Bi pertsona zauritu dira Urantzu kaleko etxebizitza bat erre delako

Kea arnasteagatik bi pertsona zauritu dira goizaldean Luis de Urantzu kaleko etxebizitza batean izan den sutean. Herrizaingo Sailak jakinarazi du sua 02:15an hasi dela, kale horretako etxe bateko bosgarren pisuan, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak pisu...

admin

1958koak, elkarrekin

1958. urtean Oiartzunen jaiotakoek, edota urte horretan Oiartzunen jaio ez, baina egun bertan bizi direnek, bazkaria egin zuten larunbatean. Eguerdi aldera autobusa hartu eta Irungo Atalaia jatetxera joan ziren. Luntxa eta bazkaria izan zituzten, eta o...

admin

La Herrera Herrirak fase berri bati ekin dio, “indar handiz”

Pasaiako Udalbatzak La Herrera Herrirak Kaiko Herrera ordenatzeko landu zuen proposamena onartuta, fase berri bat zabaldu dela adierazi dute batzordeko kideek. Fase horren giltza, batzordekoen ustez, Kaiko Herrerako lurren desafekzioa da, hau da, Pasaiako Portu Agintaritzak bere jarduera eten dezala eremu horretan, lur horiek “udalari” emateko, eta batzordeak landu zuen proposamena egin ahal izateko, udalaren ekimenez. Hala, bide horretan gogor lan egingo dutela jakinarazi dute La Herrera Herrirako kideek, eta horretarako antolatzen hasi direla esan dute, “indar handiz gainera”. Erabaki horiek larunbatean hartu zituzten batzordeko kideek Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten batzarrean. 10:00etatik 13:30era izan ziren bertan 60 herritar: “Jendea lanerako gogoz dago, pilak ondo kargatuta dituzte”. Bi urteko lana Larunbateko batzarrean batzordea duela bi urte sortu zenetik egindako lanaren errepasoa egin zuten, eta batzordekideen arabera, “balioa” eman zioten lan horri. Besteak beste, Kaiko Herreran zer egin behar den herritarrek eta Pasaian erabaki behar dela nabarmentzeaz gain, zonalde horretarako ordenazio proposamena egin zuten. 6.000 atxikimendu jaso ditu Pasaian proposamen horrek, eta Pasaiako Udalak bere egin zuen udalbatzarrean. Hori guztia bideratzeko parte hartze prozesua egin zuten Trintxerpen, eta Pasaiara zabaldu zuten horren gaineko informazioa: “Oso pozik gaude orain arte egin dugun lanarekin”. “Orain, ordea, zailena falta da. Ametsa gauzatzea; hots, ordenazio proposamena [...]

admin

Lorea Intxaurrandieta, kantu txapelketako finalean

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finalean sartu da Lorea Intxaurrandieta lezoarra. Finala hilaren 27an izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan, hamazazpi abeslarik, bikotek eta taldek parte hartuko dute guztira. Finalera iritsi baino lehen bi kanporaketa saio egin zituzten parte hartzaileek. Lehena urriaren 15ean egin zuten Lezoko Gezala Auditoriumean —kanporaketa horretan parte hartu zuen Intxaurrandietak—, eta bigarrena, berriz, urriaren 23an Bergaran. Hala, bi saioetan parte hartu zuten 26 abeslarietatik hamazazpi hautatu dituzte epaimahaiko kideek finalean izateko, eta horien artean dago lezoarra. Etxeko kanporaketan Faltan zaitut abestia defendatu zuen Intxaurrandietak, eta finala irabaztera abesti berberarekin joango da. Garazi Agirretxe flauta jotzaile bilbotarrarekin eta Gorka Daggerressa perkusio jotzaile donostiarrarekin egingo du lezoarrak Donostiako saioa.

admin

Nikaraguako oparia

Oiartzungo Udalak opari berezia jaso du Nikaraguako Nagarote hiriko udalaren eskutik: Augusto Cesar Sandino iraultzailearen eskultura eta Nikaraguako mapa baten koadroa. Hala, Oiartzunek bertako herritarren bizi kalitatea hobetzeko eman izan dituen laguntzak eskertu nahi izan ditu Nagaroteko Udalak. Aiora Perez de San Roman alkateak jaso zuen pasa den ostegunean Juan Gabriel Hernandez Nagaroteko alkatearen udalak bidalitako oparia, uda honetan Nagaroten Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundearekin zenbait proiektu gauzatzen hilabete pasatu duten herriko gazteen eskutik. Ilargi Beltza Elkarteak hezkuntza eta osasun arloan lan egiten du eta 2008tik Nagaroten laguntzen ari da. Kuban eta Venezuelan ere egitasmoetan parte hartu izan du elkarteak. Oiartzungo Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Nikaraguan (eta beste zenbait herrialdetan) hainbat proiektu martxan jarri ahal izateko diru-laguntzak eman izan ditu. Horrez gain, aurtengo udan Ilargi Beltza erakundeari Nagaroteko eskola bat margotu ahal izateko diru-laguntza eman dio. Han izan diren herriko gazteek margotu dute eskola, Fronte Sandinistako gazteen laguntzarekin. Oiartzungo Udalak eskerrak helarazi nahi dizkio Nagaroteko Udalari, “herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa baita mundu justuago baten bidean”. Ilargi Beltzako kideek Udalari eskerrak eman dizkiote eta “honelako laguntzak ematen jarraitzeko” eskatu dute, “beharrezkoak baitira”.

admin

Ainara Lasa Perezen argazkiak, Modottin

Hariketak; lotzea askatzea denean Ainara Lasa Perez oreretarraren argazki erakusketa berria ireki dute Kale Nagusiko Modotti tailerrean. Inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute eguerdiko hamabietan erakusketan bertan, eta hilaren 20ra arte izango...

admin

Plastipolis ezagutzeko bisita egin dute Bidasoko enpresek

Frantziako Rhone-Alpes eskualdean kokatuta dagoen Plastipolis plastikoaren alorreko lehiakortasun polora bisita egin zuten urriaren 18an Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa GBLHI eta eskualdeko plastikoaren alorreko Alkar Hydraulic Tools...

admin

Aurtengo irteeren egutegia kaleratu dute mendi taldeek

Tenpluetako Ibilbideari ekingo dio Itsastarrak-ek, eta Trintxerrek Euskal Herriko Birarekin jarraituko du . Urte berriarekin ohitura lege eta Trintxerpeko mendi taldeek 2012rako irteeren egutegia kaleratu berri dute. Bederatzi irteera aurreikusi ditu Trintxerrek, horietatik sei Euskal Herriko Biraren barrukoak. Pirinioetara urtero egiten duten asteburuko irteera irailean izango da eta Mendiola Ulia ibilaldi neurtua, berriz, urrian egingo dute. Tenpluetako ibilbidea Itsastarrak mendi taldeak ere, urtea bukatzear zela kaleratu zuen aurtengo txangoen egutegia. Bira berri bati ekingo dio aurten Itsastarrak-ek, Tenpluetako Ibilbidearen izenarenpean, hainbat irteera egingo dituzte, horietatik lehena hilaren 15ean, Loiolako Santutegira. Hamabi irteera antolatuko ditu Itsastarrak-ek aurten, tartean, ekainean, uztailean, eta irailean Pirinioetara egingo dituzten bi egunetako hiru irteera. Egutegiak Itsastarrak Hilak 15. Loiolako Santutegia. Otsailak 12. Zumarraga-Udana. Martxoak 11. Mendaro-Erlo. Apirilak 22. Leitza, Aritz Mendilerroa, Leitza. Maiatzak 12-13. Cebollera mendilerroa. Ekainak 2-3. Somport-Lizara-Agüerri-Gabardito. Uztailak 7-8. Vignemale. Irailak 22-23. Linza-Acherito. Urriak 21. San Donato. Azaroak 18. Dima-Mugarrako Harkaitza. Abendua 16. Artikutzako urtegira bira. Trintxer Hilak 15. Baiona-Uztaritz. Otsailak 12. Uztaritz-Pinodieta mendi lepoa. Martxoak 18. Pinodieta mendi lepoa-Otsondo mendatea. Apirilak 22. Otsondo mendatea – Izpegi mendatea. Maiatzak 20. Izpegi mendatea – Urkiaga mendatea. Ekainak 17. Aguera- Balmaseda Irailak 16. Balmaseda-Artziniega. Irailak 22-23. Hecho-Lizara-Pico Llena del Boz. Urriak 21. Artziniega-Añes. Urriak 28. Ibilaldi [...]

admin

Gerain altzari dendak irabazi du Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa

Matxin Artzu kaleko Muebles Gerain dendako erakusleihoa izan da Turismo eta Merkataritza Sailak antolatu duen Hondarribiko 2011ko Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketaren irabazlea. Bigarren saria, Bernat Etxepare kaleko Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren dendak jaso du, eta hirugarrena, Harresilanda kaleko Maixa jantzi dendarentzat izan da. Hala, lehenengo sailkatuak 450 euroko saria jaso du, bigarrenak 300 eurokoa eta hirugarrenak 200 eurokoa.Guztira 25 saltokik parte hartu dute, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan egindako ekimenean. Igandera arte apainduta Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Lupe Olaskoaga Hiritarren Harremanetarako zinegotziak; Aitziber Larruskain Bidasoa Bizirik-eko teknikariak eta Idoia Seijo artisau hondarribiarrak.Lehiaketa berriarekin Gabonetako jaiak girotu nahi izan dituzte: igandera arte egongo dira apainduta erakusleihoak. Kontsumoa indartuz Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez». Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea.

admin

Mailan jarraitzeko ezinbesteko partida, gaur, Hondartzan

Emakumeen Saskibaloi Liga gaur bueltatuko da lehenengo itzuliko azken aurreko jardunaldiarekin. Hondarribia-Irunek Hondartzan jokatuko du arratsaldeko zortzietatik aurrera, Ibizaren kontra. Bidasoarrak, 2-9ko balantzearekin, hamaikagarren jardunaldira...

admin

‘Horton’ haurrentzako filma, igandean, Amuten

Amuteko auzo elkarteak antolatuta, haurrentzako zine zikloaren barnean, emanaldia eskainiko dute igandean, arratsaldeko bostetatik aurrera, Amuteko auzo elkartean. Horton filma ikusteko aukera izango da eta euskaraz eta doan izango da. Iragan saioan ET...

admin

Hileroko saioa bihar izango dute odol emaileek

Bihar, 18:30etik 21:00ak arte, odol emaileek hilabeteroko zita izango dute Kasino Zaharrean. Hala, jada odol emaileak direnez gain, emaile berri izan nahi dutenak, Kasino Zaharrera hurbil daitezke.

admin

Gazte Kemena eta Orereta, Gabon Sariketako garaile

Gazte Kemena Abesbatza izan zen joan den ostiralean Galtzarabordako kiroldegian egindako Gabon Abesti Sariketako 65. ekitaldiaren Helduen Mailako irabazlea. Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Kuttun kantak eta Gabon doinuak abestu zituen Errenteria-Orer...

admin

Banatu dute erakusleiho hoberenaren saria

Mari Carmen loradendak irabazi du Errenkoaldek antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. Horrenbestez, Errenteriako Udalak emandako oroigarria eta Errenkoalde elkarteak emandako 300 euroko saria jaso dute loradendaren jabeek.

admin

Eli Olaskoaga: “Emakumearen gorputzeko poro bakoitza plazer iturri da”

Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea. Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da. Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari? Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka. Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko. Zer da ikastaroan landuko duzuena? Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur [...]

admin

Langabezian daudenentzako 19 lanpostu eskaini ditu udalak

Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren l...

admin

Valentzian eta Erroman entrenamenduak judokek

Ama Guadalupekoa taldeko judokek entrenamendu bereziak egiteko baliatu dituzte Gabonetako oporrak. Iragan astean, hamabost kirolarik Valentzian entrenatu zuten. Gazte Mailakoak atzo abiatu eta larunbata arte izango dira Valentzian. Gainera, taldeko zor...

admin
Gehiago