La Herrera Herrirak fase berri bati ekin dio, “indar handiz”
Pasaiako Udalbatzak La Herrera Herrirak Kaiko Herrera ordenatzeko landu zuen proposamena onartuta, fase berri bat zabaldu dela adierazi dute batzordeko kideek. Fase horren giltza, batzordekoen ustez, Kaiko Herrerako lurren desafekzioa da, hau da, Pasaiako Portu Agintaritzak bere jarduera eten dezala eremu horretan, lur horiek “udalari” emateko, eta batzordeak landu zuen proposamena egin ahal izateko, udalaren ekimenez. Hala, bide horretan gogor lan egingo dutela jakinarazi dute La Herrera Herrirako kideek, eta horretarako antolatzen hasi direla esan dute, “indar handiz gainera”. Erabaki horiek larunbatean hartu zituzten batzordeko kideek Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten batzarrean. 10:00etatik 13:30era izan ziren bertan 60 herritar: “Jendea lanerako gogoz dago, pilak ondo kargatuta dituzte”. Bi urteko lana Larunbateko batzarrean batzordea duela bi urte sortu zenetik egindako lanaren errepasoa egin zuten, eta batzordekideen arabera, “balioa” eman zioten lan horri. Besteak beste, Kaiko Herreran zer egin behar den herritarrek eta Pasaian erabaki behar dela nabarmentzeaz gain, zonalde horretarako ordenazio proposamena egin zuten. 6.000 atxikimendu jaso ditu Pasaian proposamen horrek, eta Pasaiako Udalak bere egin zuen udalbatzarrean. Hori guztia bideratzeko parte hartze prozesua egin zuten Trintxerpen, eta Pasaiara zabaldu zuten horren gaineko informazioa: “Oso pozik gaude orain arte egin dugun lanarekin”. “Orain, ordea, zailena falta da. Ametsa gauzatzea; hots, ordenazio proposamena [...]
Erabaki horiek larunbatean hartu zituzten batzordeko kideek Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten batzarrean. 10:00etatik 13:30era izan ziren bertan 60 herritar: “Jendea lanerako gogoz dago, pilak ondo kargatuta dituzte”.
Bi urteko lana
Larunbateko batzarrean batzordea duela bi urte sortu zenetik egindako lanaren errepasoa egin zuten, eta batzordekideen arabera, “balioa” eman zioten lan horri. Besteak beste, Kaiko Herreran zer egin behar den herritarrek eta Pasaian erabaki behar dela nabarmentzeaz gain, zonalde horretarako ordenazio proposamena egin zuten. 6.000 atxikimendu jaso ditu Pasaian proposamen horrek, eta Pasaiako Udalak bere egin zuen udalbatzarrean. Hori guztia bideratzeko parte hartze prozesua egin zuten Trintxerpen, eta Pasaiara zabaldu zuten horren gaineko informazioa: “Oso pozik gaude orain arte egin dugun lanarekin”.
“Orain, ordea, zailena falta da. Ametsa gauzatzea; hots, ordenazio proposamena garatzea eta egitea”, esan dute batzordeko kideek. Hala, Kaiko Herreran portuak duen asmoa lur eremu hori Jaizkibiari ematea


