Nikaraguako oparia
Oiartzungo Udalak opari berezia jaso du Nikaraguako Nagarote hiriko udalaren eskutik: Augusto Cesar Sandino iraultzailearen eskultura eta Nikaraguako mapa baten koadroa. Hala, Oiartzunek bertako herritarren bizi kalitatea hobetzeko eman izan dituen laguntzak eskertu nahi izan ditu Nagaroteko Udalak. Aiora Perez de San Roman alkateak jaso zuen pasa den ostegunean Juan Gabriel Hernandez Nagaroteko alkatearen udalak bidalitako oparia, uda honetan Nagaroten Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundearekin zenbait proiektu gauzatzen hilabete pasatu duten herriko gazteen eskutik. Ilargi Beltza Elkarteak hezkuntza eta osasun arloan lan egiten du eta 2008tik Nagaroten laguntzen ari da. Kuban eta Venezuelan ere egitasmoetan parte hartu izan du elkarteak. Oiartzungo Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Nikaraguan (eta beste zenbait herrialdetan) hainbat proiektu martxan jarri ahal izateko diru-laguntzak eman izan ditu. Horrez gain, aurtengo udan Ilargi Beltza erakundeari Nagaroteko eskola bat margotu ahal izateko diru-laguntza eman dio. Han izan diren herriko gazteek margotu dute eskola, Fronte Sandinistako gazteen laguntzarekin. Oiartzungo Udalak eskerrak helarazi nahi dizkio Nagaroteko Udalari, “herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa baita mundu justuago baten bidean”. Ilargi Beltzako kideek Udalari eskerrak eman dizkiote eta “honelako laguntzak ematen jarraitzeko” eskatu dute, “beharrezkoak baitira”.
Oiartzungo Udalak opari berezia jaso du Nikaraguako Nagarote hiriko udalaren eskutik: Augusto Cesar Sandino iraultzailearen eskultura eta Nikaraguako mapa baten koadroa. Hala, Oiartzunek bertako herritarren bizi kalitatea hobetzeko eman izan dituen laguntzak eskertu nahi izan ditu Nagaroteko Udalak.
Aiora Perez de San Roman alkateak jaso zuen pasa den ostegunean Juan Gabriel Hernandez Nagaroteko alkatearen udalak bidalitako oparia, uda honetan Nagaroten Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundearekin zenbait proiektu gauzatzen hilabete pasatu duten herriko gazteen eskutik.
Ilargi Beltza Elkarteak hezkuntza eta osasun arloan lan egiten du eta 2008tik Nagaroten laguntzen ari da. Kuban eta Venezuelan ere egitasmoetan parte hartu izan du elkarteak.
Oiartzungo Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Nikaraguan (eta beste zenbait herrialdetan) hainbat proiektu martxan jarri ahal izateko diru-laguntzak eman izan ditu. Horrez gain, aurtengo udan Ilargi Beltza erakundeari Nagaroteko eskola bat margotu ahal izateko diru-laguntza eman dio. Han izan diren herriko gazteek margotu dute eskola, Fronte Sandinistako gazteen laguntzarekin.
Oiartzungo Udalak eskerrak helarazi nahi dizkio Nagaroteko Udalari, “herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa baita mundu justuago baten bidean”. Ilargi Beltzako kideek Udalari eskerrak eman dizkiote eta “honelako laguntzak ematen jarraitzeko” eskatu dute, “beharrezkoak baitira”.


