Plastipolis ezagutzeko bisita egin dute Bidasoko enpresek
Frantziako Rhone-Alpes eskualdean kokatuta dagoen Plastipolis plastikoaren alorreko lehiakortasun polora bisita egin zuten urriaren 18an Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa GBLHI eta eskualdeko plastikoaren alorreko Alkar Hydraulic Tools...
Frantziako Rhone-Alpes eskualdean kokatuta dagoen Plastipolis plastikoaren alorreko lehiakortasun polora bisita egin zuten urriaren 18an Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa GBLHI eta eskualdeko plastikoaren alorreko Alkar Hydraulic Tools, Betapack, Bianditz, Placisa, Pasticos Alai eta SNA Europe enpresetako arduradunek.
Bisita horretan, besteak beste, plastikoaren alorrean Europako lehen industria-zentroa den Oynnax harana ezagutzeko aukera izan zuten. Koldo Ribera Bianditzeko arduradunaren arabera, bidaia oso interesgarria izan zen: “Lurralde txiki batetik abiatuta berrikuntzak egiteko eta ikerketa zentroekin hitzarmenak gauzatzeko gai izan dira, Frantziako Gobernuaren arreta deitu arte eta teknologia polo bezala har ditzatela lortu duten arte”.
Plastipolisera egindako bisita Irungo eta Hondarribiko enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetzeko Compite planaren barruan kokatzen da.