Bi pertsona zauritu dira Urantzu kaleko etxebizitza bat erre delako

Kea arnasteagatik bi pertsona zauritu dira goizaldean Luis de Urantzu kaleko etxebizitza batean izan den sutean. Herrizaingo Sailak jakinarazi du sua 02:15an hasi dela, kale horretako etxe bateko bosgarren pisuan, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak pisu...

Kea arnasteagatik bi pertsona zauritu dira goizaldean Luis de Urantzu kaleko etxebizitza batean izan den sutean. Herrizaingo Sailak jakinarazi du sua 02:15an hasi dela, kale horretako etxe bateko bosgarren pisuan, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak pisu horretako eta seigarreneko bizilagunak etxetik atera dituzte badaezpada.
Bi zaurituetatik bat kalean bertan artatu dute, anbulantzia batean. 60 urteko gizon bat, berriz, Bidasoko Ospitalera eraman beha izan dute.
Sutea itzali eta gero bizilagun guztiak euren etxeetara itzuli dira. Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.