‘Horton’ haurrentzako filma, igandean, Amuten
Amuteko auzo elkarteak antolatuta, haurrentzako zine zikloaren barnean, emanaldia eskainiko dute igandean, arratsaldeko bostetatik aurrera, Amuteko auzo elkartean. Horton filma ikusteko aukera izango da eta euskaraz eta doan izango da. Iragan saioan ET...
Amuteko auzo elkarteak antolatuta, haurrentzako zine zikloaren barnean, emanaldia eskainiko dute igandean, arratsaldeko bostetatik aurrera, Amuteko auzo elkartean. Horton filma ikusteko aukera izango da eta euskaraz eta doan izango da. Iragan saioan ET extralurtarra filma eman zuten, eta 70 lagun inguru izan ziren Amuteko aretoan.

