Gerain altzari dendak irabazi du Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa

Matxin Artzu kaleko Muebles Gerain dendako erakusleihoa izan da Turismo eta Merkataritza Sailak antolatu duen Hondarribiko 2011ko Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketaren irabazlea. Bigarren saria, Bernat Etxepare kaleko Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren dendak jaso du, eta hirugarrena, Harresilanda kaleko Maixa jantzi dendarentzat izan da. Hala, lehenengo sailkatuak 450 euroko saria jaso du, bigarrenak 300 eurokoa eta hirugarrenak 200 eurokoa.Guztira 25 saltokik parte hartu dute, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan egindako ekimenean. Igandera arte apainduta Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Lupe Olaskoaga Hiritarren Harremanetarako zinegotziak; Aitziber Larruskain Bidasoa Bizirik-eko teknikariak eta Idoia Seijo artisau hondarribiarrak.Lehiaketa berriarekin Gabonetako jaiak girotu nahi izan dituzte: igandera arte egongo dira apainduta erakusleihoak. Kontsumoa indartuz Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez». Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea.

450 euroko saria eskuratu du lehen sailkatuak.

450 euroko saria eskuratu du lehen sailkatuak.


Matxin Artzu kaleko Muebles Gerain dendako erakusleihoa izan da Turismo eta Merkataritza Sailak antolatu duen Hondarribiko 2011ko Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketaren irabazlea.

Bigarren saria, Bernat Etxepare kaleko Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren dendak jaso du, eta hirugarrena, Harresilanda kaleko Maixa jantzi dendarentzat izan da. Hala, lehenengo sailkatuak 450 euroko saria jaso du, bigarrenak 300 eurokoa eta hirugarrenak 200 eurokoa.Guztira 25 saltokik parte hartu dute, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan egindako ekimenean.

Igandera arte apainduta
Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Lupe Olaskoaga Hiritarren Harremanetarako zinegotziak; Aitziber Larruskain Bidasoa Bizirik-eko teknikariak eta Idoia Seijo artisau hondarribiarrak.Lehiaketa berriarekin Gabonetako jaiak girotu nahi izan dituzte: igandera arte egongo dira apainduta erakusleihoak.

Kontsumoa indartuz
Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez».

Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.