Lorea Intxaurrandieta, kantu txapelketako finalean
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finalean sartu da Lorea Intxaurrandieta lezoarra. Finala hilaren 27an izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan, hamazazpi abeslarik, bikotek eta taldek parte hartuko dute guztira. Finalera iritsi baino lehen bi kanporaketa saio egin zituzten parte hartzaileek. Lehena urriaren 15ean egin zuten Lezoko Gezala Auditoriumean —kanporaketa horretan parte hartu zuen Intxaurrandietak—, eta bigarrena, berriz, urriaren 23an Bergaran. Hala, bi saioetan parte hartu zuten 26 abeslarietatik hamazazpi hautatu dituzte epaimahaiko kideek finalean izateko, eta horien artean dago lezoarra. Etxeko kanporaketan Faltan zaitut abestia defendatu zuen Intxaurrandietak, eta finala irabaztera abesti berberarekin joango da. Garazi Agirretxe flauta jotzaile bilbotarrarekin eta Gorka Daggerressa perkusio jotzaile donostiarrarekin egingo du lezoarrak Donostiako saioa.
Finalera iritsi baino lehen bi kanporaketa saio egin zituzten parte hartzaileek. Lehena urriaren 15ean egin zuten Lezoko Gezala Auditoriumean —kanporaketa horretan parte hartu zuen Intxaurrandietak—, eta bigarrena, berriz, urriaren 23an Bergaran.
Hala, bi saioetan parte hartu zuten 26 abeslarietatik hamazazpi hautatu dituzte epaimahaiko kideek finalean izateko, eta horien artean dago lezoarra. Etxeko kanporaketan Faltan zaitut abestia defendatu zuen Intxaurrandietak, eta finala irabaztera abesti berberarekin joango da.
Garazi Agirretxe flauta jotzaile bilbotarrarekin eta Gorka Daggerressa perkusio jotzaile donostiarrarekin egingo du lezoarrak Donostiako saioa.


