Aurtengo irteeren egutegia kaleratu dute mendi taldeek
Tenpluetako Ibilbideari ekingo dio Itsastarrak-ek, eta Trintxerrek Euskal Herriko Birarekin jarraituko du . Urte berriarekin ohitura lege eta Trintxerpeko mendi taldeek 2012rako irteeren egutegia kaleratu berri dute. Bederatzi irteera aurreikusi ditu Trintxerrek, horietatik sei Euskal Herriko Biraren barrukoak. Pirinioetara urtero egiten duten asteburuko irteera irailean izango da eta Mendiola Ulia ibilaldi neurtua, berriz, urrian egingo dute. Tenpluetako ibilbidea Itsastarrak mendi taldeak ere, urtea bukatzear zela kaleratu zuen aurtengo txangoen egutegia. Bira berri bati ekingo dio aurten Itsastarrak-ek, Tenpluetako Ibilbidearen izenarenpean, hainbat irteera egingo dituzte, horietatik lehena hilaren 15ean, Loiolako Santutegira. Hamabi irteera antolatuko ditu Itsastarrak-ek aurten, tartean, ekainean, uztailean, eta irailean Pirinioetara egingo dituzten bi egunetako hiru irteera. Egutegiak Itsastarrak Hilak 15. Loiolako Santutegia. Otsailak 12. Zumarraga-Udana. Martxoak 11. Mendaro-Erlo. Apirilak 22. Leitza, Aritz Mendilerroa, Leitza. Maiatzak 12-13. Cebollera mendilerroa. Ekainak 2-3. Somport-Lizara-Agüerri-Gabardito. Uztailak 7-8. Vignemale. Irailak 22-23. Linza-Acherito. Urriak 21. San Donato. Azaroak 18. Dima-Mugarrako Harkaitza. Abendua 16. Artikutzako urtegira bira. Trintxer Hilak 15. Baiona-Uztaritz. Otsailak 12. Uztaritz-Pinodieta mendi lepoa. Martxoak 18. Pinodieta mendi lepoa-Otsondo mendatea. Apirilak 22. Otsondo mendatea – Izpegi mendatea. Maiatzak 20. Izpegi mendatea – Urkiaga mendatea. Ekainak 17. Aguera- Balmaseda Irailak 16. Balmaseda-Artziniega. Irailak 22-23. Hecho-Lizara-Pico Llena del Boz. Urriak 21. Artziniega-Añes. Urriak 28. Ibilaldi [...]
Tenpluetako Ibilbideari ekingo dio Itsastarrak-ek, eta Trintxerrek Euskal Herriko Birarekin jarraituko du .
Urte berriarekin ohitura lege eta Trintxerpeko mendi taldeek 2012rako irteeren egutegia kaleratu berri dute.
Bederatzi irteera aurreikusi ditu Trintxerrek, horietatik sei Euskal Herriko Biraren barrukoak.
Pirinioetara urtero egiten duten asteburuko irteera irailean izango da eta Mendiola Ulia ibilaldi neurtua, berriz, urrian egingo dute.
Tenpluetako ibilbidea
Itsastarrak mendi taldeak ere, urtea bukatzear zela kaleratu zuen aurtengo txangoen egutegia. Bira berri bati ekingo dio aurten Itsastarrak-ek, Tenpluetako Ibilbidearen izenarenpean, hainbat irteera egingo dituzte, horietatik lehena hilaren 15ean, Loiolako Santutegira.
Hamabi irteera antolatuko ditu Itsastarrak-ek aurten, tartean, ekainean, uztailean, eta irailean Pirinioetara egingo dituzten bi egunetako hiru irteera.
Egutegiak
Itsastarrak
Hilak 15. Loiolako Santutegia.
Otsailak 12. Zumarraga-Udana.
Martxoak 11. Mendaro-Erlo.
Apirilak 22. Leitza, Aritz Mendilerroa, Leitza.
Maiatzak 12-13. Cebollera mendilerroa.
Ekainak 2-3. Somport-Lizara-Agüerri-Gabardito.
Uztailak 7-8. Vignemale.
Irailak 22-23. Linza-Acherito.
Urriak 21. San Donato.
Azaroak 18. Dima-Mugarrako Harkaitza.
Abendua 16. Artikutzako urtegira bira.
Trintxer
Hilak 15. Baiona-Uztaritz.
Otsailak 12. Uztaritz-Pinodieta mendi lepoa.
Martxoak 18. Pinodieta mendi lepoa-Otsondo mendatea.
Apirilak 22. Otsondo mendatea – Izpegi mendatea.
Maiatzak 20. Izpegi mendatea – Urkiaga mendatea.
Ekainak 17. Aguera- Balmaseda
Irailak 16. Balmaseda-Artziniega.
Irailak 22-23. Hecho-Lizara-Pico Llena del Boz.
Urriak 21. Artziniega-Añes.
Urriak 28. Ibilaldi Neurtua.
Azaroak 18. Añes- Lendoñogoiti.
Abenduak 16. Orduña mendatea.


