Ezezagunok elkarteak Juan Mayorga Arte Eszenikoak Sariketan izendapenak jaso ditu
'Exactamente diversa' antzezlanagatik jaso ditu bi izendapen.
Ezezagunok Antzerki elkarteak bi izendapen jaso ditu Espainiako Juan Mayorga Arte Eszenikoen Sariketan. Exacticamente diversa antzezlanagatik jaso ditu izendapenak eta egiletza edo egokitzapen hoberena kategorian eta diseinu eta jantzi hoberenen kategorian irabaz ditzakete sariak.
Sariketa hau Escena Amateur konfederazioak antolatzen ditu urtero eta amateur antzerkiaren sariketa handienak direla azaldu du Irungo konpainiak.

