Bi hitzordu berezi Udal Libururegiak antolatuta
Yolanda Arrieta idazlearen 'Etxe bat norberarena' liburuan oinarrituko ikus entzunezkoa eta Maria Jose Noiainen 'Las mujeres en la historia del arte' liburua aurkeztuko dituzte.
Hondarribiko Liburutegian bi aurkezpen egingo dituzte aste honetan. Lehena bihar (hilak 4), Yolanda Arrieta idazlearen Etxe bat norberarena liburuan oinarrituko ikus entzunezkoa. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Zuloaga Etxean.
Bigarren hitzordua asteazkenean (hilak 5) izango da. Maria Jose Noiainen Las mujeres en la historia del arte liburua aurkeztuko dute. Kasu honetan, baina, Kultur Etxean egingo dute aurkezpena, 19:00etik aurrera. Marialui Garcia kazetariarekin solasean aurkeztuko du Maria Jose Noainek haren azken lana.

