Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien edizio berria iragarri dute

46. edizioa izango da aurtengoa. Jatorrizko lanak jasotzeko epea zabalik dago apirilaren 22ra arte. Eleberriak eta olerkiak sarituko dituzte.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/01/22

Gaur iragarri dute Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien 46. edizioa, oinarriak argitaratu baititu Kutxa Fundazioak. Aurtengo edizioan eutsi egingo diote ere eleberri eta olerkiak saritzeari, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi urtetik behin antolatzen den saria da eta garai bakoitzeko gizartera eta literatura joeretara egokitu dira.

Dagoeneko irekita dago lehiaketa,eta apirilaren 22ra arte aurkez daitezke lanak. Lan eta pertsona irabazleen berri irailaren 13an emango dute, Irunen. Hirian bertan egingo da ere banaketa ekitaldia, azaroaren 21ean.

Gaztelaniazko modalitateetan parte hartzeko erresidentzia Espainiako Estatuan izatea derrigorrezkoa da. Aldiz, euskarazko modalitateetarako edozein herrialdetan erresidentzia eduki daiteke. Era horretan, euskararekiko konpromisoa berretsi nahi izan du fundazioak, hizkuntza gutxitua delako.

Olerkiak aurkezteko gutxienez 800 bertso izan beharko dituzte, eta errima, neurri eta gaiak libreki hauta daitezke. Irabazleak 15.000 euro eta garaikurra irabaziko ditu.

Eleberri modalitatean, berriz, gai eta narrazio askeko lanak eta gutxienez 150 foliokoak aurkeztu behar dira. Saria 20.000 eurokoa da, garaikurrarekin. Oinarri guztiak lotura honetan irakur daitezke.

Aipatutako sariez gain, lan sarituak argitaratu egingo dira eta ahori da lehiaketa honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Izan ere, literatura sorkuntza eta zabalkundea sustatu nahi dute publikazioarekin.

Euskarazko liburu sarituak Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, ohikoa den bezala; gaztelaniaz, aldiz, Pepitas de Calabazak publikatuko du eleberria, eta olerkia, Reino de Cordelia argitaletxeak.

Honako pertsona hauek osatuko dute edizio honetako sarien epaimahaia:

  • Eleberria euskaraz: Jon Martin, Joxe Mari Iturralde, Arantza Urretabizkaia.
  • Eleberria gaztelaniaz: Luisa Etxenike, Aixa de la Cruz, Jon Bilbao.
  • Poesia euskaraz: Felipe Juaristi, Beatriz Chivite, Jon Gerediaga.
  • Poesia gaztelaniaz: Manuel Rico, Antonio Colinas, Raquel Lanseros.

Patxi Ezkiaga eta Irun Hiria Sariak

Patxi Ezkiaga idazleak La Salle kongregazioko kide zelarik sexu abusuak egin zizkiola salatu zuten iazko maiatzean Marisol Zamorak eta beste hiru emakumek. Horren harira, Elkarrekin Irun alderdiak Irungo Udalari eta Kutxa Kultur Fundazioari eskatu zioten Ezkiagak 1985ean, 1986an eta 1999an irabazitako Irun Hiria sariak kentzea.

Bada, Kutxa Fundazioak biktimei babesa eta elkartasun osoa erakutsi die, baina oraingoz, ez dute Elkarrekin Irun alderdiak egindako eskaeraren gaineko erabakirik hartu. Hala jakinarazi dio Kutxa Fundazioak HITZAri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.