Autobusa antolatu dute Bidasoatik Aroztegia gelditzeko manifestaziorako
Pausutik (Urruña) irtengo da autobusa eta erreserba egin behar da. Prezioa 15 eurokoa da.

Baztanen egin nahi duten Aroztegia hirigintza proiektuaren lanen aurka egindako protesta ekintza batzuengatik, hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatzen dizkiete zazpi herritarri.
Epaiketa otsailaren 3tik 7ra egingo da eta auzi honen harira eta lurraren defentsan, manifestazioa deitu dute hurrengo otsailaren 1erako Iruñean. Bertaratzeko autobusa antolatu dute Pausutik (Urruña) eta 12:00etan irtengo dira; itzulera, berriz, 21:00etan.
Prezioa 15 eurokoa da eta erreserba egiteko Whatsapp mezua bidali behar da 0033 685 379 899 telefono zenbakira.