Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

'Platanitoak' apalategian gorde eta gero, zer?

Ehunka arraunlarik hasiko dituzte bihartik aurrera udako ligak. Baina badira kirola utzi berri dutenak ere. Haietako birekin izan da HITZA.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2026/06/19

Bihar hasiko dira udako arraun ligak. Klubek jada prest dituzte, beraz, arraunlarien plantillak. Izen-abizen horietan aldaketa dezente izan dira iazkotik aurtengora, ordea. 2025eko plantilletan bai, baina 2026koetan izango ez direnetako birekin izan da hedabidea, jakiteko ea zer sentitzen duten urte askoz arraunaren elitean izan ondoren, platanitoak edo arraun egiteko pieza bakarreko kirol jantzi horiek apalategietan ikusten dituztenean. Ane Mendizabal Sarriegi (Hondarribia, 1997) eta June Galardi Zapirain (Oiartzun, 2001) dira.

Biak 2018tik izan dira goi mailako arraunean. Oiartzuarra beti Hibaikan; hondarribiarra Donostiarra, Hondarribia (bost denboraldiz) eta Tolosaldea artean. Biek ala biek uste dute eliteko arraunlari izatea bizitzeko estilo bat dela. «Erabaki behar duzu bizitza arraunak eskatzen duen guztira moldatzea», esan du Mendizabalek. Hortaz, iazko udazkenean arrauna uzteko erabakiarekin batera, bizitzeko beste era batekin aurrez aurre topo egin duela aitortu du hondarribiarrak: «Astean sei egunetan beti entrenamenduak izanda, bizitza nolabait horretara begira antolatzen nuen. Lehen egiten ez nituen gauza askori eusteko tartea dut, adibidez, ondoan ditudan pertsonekin gehiagotan egoteko aukera». 

Galardik aipatu du arraunlari garaian denbora gehiago pasatzen zuela Hibaikako taldekideekin, lagunekin edo familiarekin baino. «Astean sei egunetan zaude haiekin. Gainera, entrenamendu edo estropadetatik at bizi estilo bat mantendu behar duzu goi mailako kirolean ari zarelako, eta horrek exijentzia bat eskatzen duelako».

Asteburuan hasiko dira arraun ligak [horien egutegia astekari honen 17. orrialdean]. Bi arraunlari ohiek aitortu dute neguan edo udaberriko estropadetan ez diotela arreta gehiegirik jarri utzi berri duten horri. Baina ligak hemen izanik, arraunlari sena atera zaiela adierazi dute txantxetan, «estropadaren bat egiteko gogoa sartu zait, baina bakarra!», Mendizabalek. Galardik, utzitako hartatik talde giroa, «talde kohesioaren» falta sumatzen du gehien, «baina Hibaikaren lehen fan-a izango naiz aurten; egia esan denbora batez ez dut izan gogorik arraun bat hartzeko, baina ligak hastear direla, aitortu behar dut zerbait piztu zaidala barruan…».

Eliteko kirola utzi, platanitoa zintzilikatu, baina kirolari sena ez dute galdu. Era batera edo bestera kirolarekin harremana dute, mendian ibiltzen dira korrika, Mendizabalen kasuan baita bizikletan edo igeriketan ere, «baina bakarrik edo lagunekin». Galardik kontatu du kiroldegiko ergometroak ez dituela gustuko, eta Hibaika Arraun Elkartearen egoitzako batean izan zela ariketak egiten, «horietara ohituta nago oraindik».

Joan-etorriak
Eusko Label eta Euskotren ligetako Gipuzkoako traineruetan aurten eman diren bajen azterketa egin du HITZA-k. Gizonen Eusko Labelen Hondarribia, Getaria, Orio, San Juan eta Donostiarra artean hemeretzi kirolarik utzi dituzte klub horiek arrazoi bategatik edo besteagatik. Emakumeen Euskotreneko Hibaika, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio, Tolosaldea eta Zumaia artean 59 izan dira. San Juan iritsi berrian ez da bajarik. Urtero errepikatzen den joera da hori.

«Arraunak denbora asko kentzen du. Nire ustez, emakumeok kiroletik at diren bestelako faktoreei garrantzi handiagoa ematen diegu gizonek baino, izan lagunak, bikoteak, lana, ikasketak… Emozionalagoak gara, eta nire iritzia da den-dena ondo egin nahi dugula. Baina arraunean bazabiltza, ezin denetara ondo iritsi. Hori izan daiteke emakumeek arrauna sarriago uztearen arrazoietako bat». Beste argudio bat eman du hondarribiarrak: aldeak daudela gizonek eta emakumeek dituzten baldintzetan, ematen dizkieten ordain-sari «askoz apalagoetan» fokua jarriz.

Galardiren ustez, atzera begirakoa egin behar da zifra horien atzean egon daitekeena azaltzeko. «Aldagai asko hartu behar dira kontuan. Historia, gizarte sistema, finantzaketa ereduak, orain arte arraunean nahiz kirolean oro har emakumeek izan dituzten aukerak… Emakumeok ekinaren ekinaz irabazi dugu espazioa arraunean, ez digu inork ezer oparitu. Baina egiturazko baldintzetara joan beharko litzateke emakumeen joan-etorrien emari handi hori ulertzeko».

2026ko arraun sasoiari begira, Galardik zein Mendizabalek uste dute emakumeetan Arraun Lagunak dela faborito Euskotren Liga eta Kontxa irabazteko. Baina orain arteko txapelketetan donostiarrek hurrengoei ateratako aldeak ez direla oso handiak izan ondorioztatu dute, beraz, haiengandik hurbil egon daitezkeen traineruak izango direla ziur dira, «sorpresaren bat egon daiteke egunen batean», Mendizabalek; «Tolosaldea beti hor dago, San Juan ondo hasi da, eta erne Hibaikarekin», Galardik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.