uholdeak

Sozialistek uholdeak saihesteko "behin betiko plana" eskatu dute

Hondarribiko Udalak 2024an ikerketa hidraulikoa kontratatu eta urte bereko urrian proiektu proposamena URA agentziari bideratu zion. Gaur gaurkoz erantzunik jaso gabe jarraitzen du.

Hondarribiko uholdegarritasuna hizpide, atzo

Atzo goizean Uraren Euskal Agentziarekin bildu zen Hondarribiko Udala. Mendelu auzoak dituen arazoez hitz egiteaz gain, Alameda eta Kostako arazoei buruz hitz egin zuten bertan.

Uholde arriskuagatik abisu horia Jaitzubia inguruetarako

Abisua ezarrita, zuhurtzia eskatu die bertan bizi direnei edo hara joan-etorria egin behar dutenei. 19:41an da itsasgora.

Uholdeak saihesteko, elkarlana da giltza

Urriko uholdeen harira gobernu taldeak hartu dituen erabakiez hausnarketa egin du Estitxu Urtizberea zinegotziak, eta etorkizunerako martxan dauden planen xehetasunak eman ditu.

Abotsanitz iragan asteko uholdeen harira: "Denak ez du balio politika egiteko"

Iragan asteko uholdeen inguruko hausnarketa plazaratu du Abotsanitzek eta ariketa horretan PSE-EEk egindako adierazpenei erantzun egin die.

Uholdeei aurre egiteko obrak, Real Union pasealekuan

Pasealekuaren eremu baxuenetan egingo dituzte jarduketak. Horretarako, 45.276 euroko aurrekontua onartu dute eta hilabete batean burutuko dituzte lanak.

EAJ: "Gobernu taldeak ez ditu Mendeluko bizilagunak merezi bezala artatu"

Uholdeei aurre egiteko prebentzio-neurriak eskatzeko Mendelu auzoko 130 bizilagunek idatzi bat sinatu zuten otsailean. Jeltzaleen ustez Udal Gobernu Taldeak eman duen erantzuna "ez da egokia izan".

3,4 milioi euro bideratuko dituzte Bidasoa ibaiak eragin ditzakeen uholdeei aurre egiteko

EAJ taldeak jakinarazi du zenbait lan egingo dituztela aurki Irun eta Hondarribiko hiriguneetan zein Urdanibia eremuan.

[Galeria] Behobia auzoa itxita autoentzat, uholdeengatik

Larrialdietarako mahaia oraintxe bertan bilduta dago, kalteak neurtzeko eta eginbeharrak zehazteko, Bidasoa ibaiak gainezka egin ostean.

Bidasoak gainezka egin du Behobian

Auzoaren erdigunera iritsi da ura. Zenbait lokal eta baxuetara ura sartu da, eta auzotarrak ura kentzeko lanetan dabiltza.

Etxe kaleratzea

PSE-EEren ustez Mendeluko lezoia ez da proiektu aproposa

Uholdeek hainbateko kalteak eragin dituzte Mendelun, eta horiek beste modu batean kudeatu behar direla uste dute sozialistek.

Uholdeen aferan behin betiko neurriak eskatu ditu PSE-EEk

Pasaden astean hainbat uholde izan dira Mendelu aldean, eta sozialistek udalaren "enpatia falta" nabarmendu dute.

PSE-EE: "Uholdeei aurre egiteko behin betiko plan bat behar da"

Hondarribiko PSE-EEk gardentasun falta egotzi dio Hondarribiko Udalari, Uraren Euskal Agentziarekin izandako bileraren xehetasunik eman ez izanagatik.

Uholdeak saihesteko neurriak eskatu ditu PSE-EEk

Alderdi sozialista "kezkatuta" dago egoerarekin. Horren aurrean, lezoien kota igotzea edo harea zakuen hiru altuera jartzea proposatu du. Hilaren 16tik 18ra oso koefiziente altuko marea biziak espero dira.

Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute martxan

Hilaren 10etik 13 goizaldera bitarte egongo dira prebentzio neurriak aktibatuta, Gal Stadiumetik Behobiara bitarteko bidegorrian.

Uholdeen diagnostikoa egitea eskatu du PSE-EEk

Aste honetan marea biziak izan ziren eta horren eraginez udalerriko zenbait puntu urpean geratu ziren. Kezkatuta agertu dira sozialistak.

Trafiko aldaketak berriz ere Higer Bidean.

Higer Bidearen zati bat itxita dagoela gogorarazi du udalak

Segurtasuna bermatzeko helburuarekin trafikoa norabide bakarrekoa izatea erabaki du udalak. Eremu horretako bizilagunek Kai Berriraino jo beharko dute.

Higer bidean jarraituko dute lanean datorren astean zehar.

Hilaren 6tik 9ra arte itxita egongo da Higer bidea

Higer bidea eta Iterlimen eremuan uholdeak prebenitzeko obren harira kanalizazio lanak egingo dituzte datorren astean. Kai berritik desbideratuko dute trafikoa.

Higer Bidean asfalatatze lanak egingo dituzte aste honetan.

Asteazkenean eta ostegunean itxita egongo da Higer Bidea

Uholdeak prebenitzeko lanak direla eta, proiektuan beste urrats bat egingo dute, eta Loraitz eta Alaiak inguruan errepidea asfaltatzeari ekingo diote berriz ere.

Baserritar etorbidera sarbidea zabaldu dute berriz ere.

Arrokako biribilgunea guztiz zabaldu dute berriro

Baserritar etorbideko sarbidea guztiz ahalbidetu dute berriz ere. Uholdeak prebenitzeko lanak medio hainbat hilabetez itxita egon da.

Gehiago