Asteazkenean eta ostegunean itxita egongo da Higer Bidea

Uholdeak prebenitzeko lanak direla eta, proiektuan beste urrats bat egingo dute, eta Loraitz eta Alaiak inguruan errepidea asfaltatzeari ekingo diote berriz ere.

Higer Bidean asfalatatze lanak egingo dituzte aste honetan. Higer Bidean asfalatatze lanak egingo dituzte aste honetan.

Abuztuaren 5ean eta 6an Higer Bidea itxita egongo dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Uholdeak prebenitzeko lanak direla eta, errepidea berriz ere asfaltatuko dute beharginek, eta beraz, kai berritik igo eta jaitsi beharko dira ibilgailuak. Semaforo bat jarriko dute bertan trafikoa arautzeko helburuarekin. Udalak jakinarazi duenez, errepidea egokituta, beste aurrerapauso bat emango dute lanek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.