Hilaren 6tik 9ra arte itxita egongo da Higer bidea

Higer bidea eta Iterlimen eremuan uholdeak prebenitzeko obren harira kanalizazio lanak egingo dituzte datorren astean. Kai berritik desbideratuko dute trafikoa.

Higer bidean jarraituko dute lanean datorren astean zehar. Higer bidean jarraituko dute lanean datorren astean zehar.

Hilaren 6tik 9ra bitartean Higer bidea itxita egongo dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Arroka eta Iterlimen eremuetan sortu ohi diren uholdeak prebenitzeko obraren barruan errepidea bi norabideetan itxiko dute kanalizazio lanak egiteko helburuarekin.

Hala, inguruko erabiltzaileek Pierre Lhande kalea erabili beharko dute nahitaez igo zein jaisteko. Kai berritik desbideratuko dute, beraz, trafikoa, eta semaforo batekin arautuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.