Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Uholdeak saihesteko, elkarlana da giltza

Urriko uholdeen harira gobernu taldeak hartu dituen erabakiez hausnarketa egin du Estitxu Urtizberea zinegotziak, eta etorkizunerako martxan dauden planen xehetasunak eman ditu.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/11/01

Urriko hirugarren astean, eta batez ere 16tik 18ra, marea bizien garaia izanagatik uholde arriskua iragarrita zegoen. Baina inork ez zuen aurreikusi prezipitazio iraunkorren eraginez  egoerak okerrera egingo zuela. Mendelu auzoan baratzeak urak hartu zituen, Minasoroetan  Santa Engraziako errekastoak gainezka egin zuen, eta Jaitzubia auzoan orain artean ikusi gabeko ibai ateraldia izan zen.

Marea horien koefizientea otsail eta martxo arteko uholdeena baino baxuagoa izango zela ikusita «pixka bat lasaiago» zeudela kontatu du Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak. «Beti ere komatxo askoren artean, noski. Hondar zakuak jarrita genituen, Minasoroetako bizilagunei ur bonbak utzi genizkien… Nolabait gure esku zegoena eginda zegoen». Baina urriaren 17an izandako prezipitazio iraunkorrek marea gorarekin bat egin zutenean neurri guztiak eskas geratu ziren. Euskalmeten abisua 17ko eguerdian jaso zuten agintariek, eta beraz, «ezer egiteko denborarik gabe» geratu ziren. Urtizbereak eguna «frustrazio handiarekin» bizi izan zuela kontatu du, Mendelu auzoan edo Minasoroetan ur ateraldiak izatea ohikoa izaten da, baina Jaitzubian gertatutakoak sorpresaz harrapatu zituen. «Jendea eta bizilagunak haserre ikusten dituzu, azken finean beren etxeak dira eta haserrea ulertzen dugu guztiz».

Esku hartzeak egiteko zailtasuna

Uholdegarritasuna jasaten duten eremu gehienenetako eskudunak Kostaren eta Itsasoaren  Espainiako Zuzendaritza Nagusia eta URA agentzia dira, eta beraz, udalak zailtasunak izaten ditu interbentzioak egiteko. Uholdegarritasun bortitzena jasaten duen auzoa Mendelu da, eta Txingudiko paduren barruan dago. Eremu hori ZEPA naturgune babestuen sarearen parte da. «Eusko Jaurlaritzak duen helburua da eremu hori berriro ere bere izaera naturalenera bueltatzea». Helburu horrek, ordea, zuzeneko talka egiten du bizitokien eremuarekin. «Egia da balioa eman behar diogula naturgune horri, baina bizilagunak babestu behar ditut», esan du Urtizbereak etsipenez.

Uholdeak ez dira oraingo gauza, itsasoaren mailaren etengabeko gorakadak eragindako fenomeno naturalak dira, eta beraz, urteak daramate bizilagunek hainbat erakunderekin lanean konponbide baten bila. Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko dituen pasarelaren proiektuak, adibidez, Mendeluri itsatsitako mota bat —lurrez egindako menditxo bat— egitea aurreikusten zuen, baina Jaurlaritzak eskumena Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiari eman ondoren, lan hori egitea bideraezina zela esan zuen.

Konponbideak, martxan

2024ko otsailean gertatutako uholdeen ondoren ikerketa hidraulikoa kontratatu zuen udalak. Ikerketa, momentuz, Mendelu auzoan zentratzea erabaki zuten, bertako arazoa «sakonagoa» delako. Salaberria Ingeniaritza enpresako ikerlariek jasotako emaitzak ikustean zur eta lur geratu zirela azaldu du Urtizbereak: «Gure espektatiba guztiak gainditzen zituen. 2045erako Biok eta Alkaingo pabiloiak dauden eremuan, adibidez, metro eta erdiko uholde bat iritsiko dela  aurreikusten da, eta horrek pertsonen bizitza arriskuan jartzen du». Hala ere, esperantzarako tartea dagoela adierazi zuten ikerlariek: Astigarragan edo Hernanin egin duten bezala, Mendelu atzealdean, erretenaren aldean, jarri eta kendu daitezkeen konporta batzuk jartzea eta Josu Langile kalearen atzean mota bat egitea posible dela uste dute. Duela hilabete bidali zuen udalak proiektuaren proposamena URA agentziara, eta argi berdea emango balute, lanak lehenbailehen hasiko lirateke.

Bitartean, kalteak jasan dituzten gainontzeko eremuak ahaztu gabe, esku hartzeak egiten saiatu da udala, baina interbentzio txikiak egin ahal izan ditu: «Minasoroetako harri-lubeten tartean  landaredia sartzen utzi ziguten soilik, ura sartzea oztopatzeko. Ez dugu askorik lortu, egia esan».

Egoera horren aurrean, gainontzeko administrazioen laguntza eskatu du zinegotziak. «Ikusita herrian badaudela alderdiak preseski baimen horiek ematen dituzten organismo horietan, gurekin batera arraun egitea eskatuko nieke».

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.