3,4 milioi euro bideratuko dituzte Bidasoa ibaiak eragin ditzakeen uholdeei aurre egiteko
EAJ taldeak jakinarazi du zenbait lan egingo dituztela aurki Irun eta Hondarribiko hiriguneetan zein Urdanibia eremuan.
Uraren Euskal Agentziak (URA) 3,4 milioi euro bideratuko ditu “Bidasoa ibaiak Irun zein Hondarribian eragin ditzakeen uholdeei aurre egiteko”, hala jakinarazi berri du EAJ taldeak. Astelehenean eman zuen honen berri du Arantza Tapia sailburuak, eta jeltzaleak “pozik” agertu dira albistearekin.
Horretarako zenbait lan egingo dituzte bi udalerrietako hiriguneetan zein Urdanibia eremuan. Eta lanei aurre egiteko, Europako Next Generation programako funtsak eskatu dituzte.
“Joan den abenduan gertatutako uholdeak argi utzi zuten Irunen, batez ere Behobiako
eremuan, uholdeak izateko arriskua dugula”, esan dute jeltzaleek.