
Zortzi egunetan 125 lanaldi gehiago jarriko dituzte martxan, eta edalontzi berrerabilgarriak salduko dituzte txosnetan. Bestalde, herritarren laguntza eskatu dute, edukiontziak errespetatu eta kaleak txukun mantentzeko.

Negoziazio prozesua amaituta, ia %20ko hobekuntzak lortu dituzte langileeek. 182 egun eman dituzte greban, eta azkenean, lortu dituzte eskaturiko hainbat neurri.

Txingudiko Zerbitzuak erakundeko zuzendaritzak bilera bat osatu zuen gatazkako bi aldeak elkartzeko xedearekin. Baina bertara ez zen zuzendaria, ez aholkulari juridikoa ezta kanpo teknikaria agertu.

Txinzerreko langileek zuzendaritzaren adierazpenen erantzuna zabaldu dute, haien hainbat argudio gezurtatuz. Greba mugagabean jarraitzen dute.

Txinzerreko langileak 100 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean, eta orain, zuzendaritzak adierazi du gutxieneko zerbitzuak bermatuak daudela, eta lasaitasuna eskatu die herritarrei.

Aste honetan 100 egun bete dituzte greban Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoko langileek. Euren lan baldintzak hobetzeko negoziazioak etenda daudela salatu dute.

Fakturak kontsumoaren araberako fakturazio sisteman oinarrituta egongo dira, eta otsailean herritarrek ur-kontsumoaren urteko lehen fakturak jasoko dituzte.

23 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, enpresako zuzendaritzak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi. Alderdi politikoei eskatzen diete berehala esku hartzea irtenbidea emateko.

Enpresaren jarrera oztopatzailearen aurrean greba astea egiten ari dira langileak. Iragarri dute greba egun gehiago egingo dituztela egoerak berdin jarraitzen badu.

Gaurko greba egunak jarraipen "zabala" izan du, eta enpresak negoziaketa onartu arte, hainbat greba deialdi egingo dituztela iragarri dute.

1997an zerbitzua sortu zenetik, bigarren urterik onena izan da eta herritarrek zerbitzuarengan konfiantza handia izaten jarraitzen dute.

Uraren Munduko Egunaren baitan, Txinzerrek eskualdeko ur-horniduraren kudeaketa bertatik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu hilaren 29an.

Berritze-lanen fase honetan, Pinar, San Migel, Anaka eta Urdanibia auzoetako 3.000 ur kontagailu ordezkatuko dituzte datozen asteetan.

Enpresako zuzendaritzak ez du langileen proposatutako neurririk aurkeztu, beraz, greba mugagabea egitea erabaki dute.

EH Bilduk Txinzerreko langileen aldarrikapenak aintzat hartu ditu, eta zuzendaritzari arduraz jokatzeko eskatu dio.

Aurreko astean ur biltegian izandako arazo batzuek ur zikina eman zuten industrialdean. Probak egin ondoren, baieztatu dute ez dagoela kutsadurarik.

Hondarribiko jaien balorazioa osatu dute Txinzer eta Hondarribiko Udalak. Hondakinak ongi bereiztea oraindik erronka den arren, herritarren jarrera eskertu dute.

Zoladurak sakonago garbitzeko ur beroaren bidezko makina berria du Txinzerrek. Udal bakoitzak bere desugertze plana du, eta horren arabera erabiliko da desugertzailea.

Elkarretaratzea Irungo udaletxe atarian izango da, goizeko 10:30ean. Deialdia ELA eta LAB sindikatuek babesten dute.

Sanpedro eta Sanmartzialetan hiriaren garbitasuna mantentzeko langile eta bitarteko gehiago jarriko dituzte Txinzer eta Irungo Udalak. Era berean, birziklatzeko eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia egin dute.