Amaitutzat eman dute Araso industrialdeko ur hornidura arazoa

Aurreko astean ur biltegian izandako arazo batzuek ur zikina eman zuten industrialdean. Probak egin ondoren, baieztatu dute ez dagoela kutsadurarik.

Araso industriagunea

Amaitutzat eman dute Araso industrialdeko ur horniduran izandako arazoa. Aurreko astean, Arason dagoen ur biltegian izandako arazoek eraginda, ur zikina izan zen Araso industrialdeko ur hornidura sisteman. Txingudiko Zerbitzuakek ur kontsumoa eteteko abisua eman zuten, egoera kontrolpean eduki arte. 

Txinzerrek adierazi duenez, analitikak egin zaizkio bertako urari. “Araso industrialdeko hainbat puntutan hiru lagun ziren, eta baieztatu dezakegu hartutako urek ez daukatela inongo kutsadurarik”. Emaitzak Osasun Sailera bidali ziren, eta bi erakundeen artean ebatzi dute ur horniduraren gora behera bukatu egin dela. 

Azkenik, Txinzerrek eskerrak eman nahi izan dizkie ulermena erakutsi duten herritar guztiei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.