Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaietarako garbiketa zerbitzua indartuko dute Hondarribiko Udalak eta Txinzerrek

Zortzi egunetan 125 lanaldi gehiago jarriko dituzte martxan, eta edalontzi berrerabilgarriak salduko dituzte txosnetan. Bestalde, herritarren laguntza eskatu dute, edukiontziak errespetatu eta kaleak txukun mantentzeko.

Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/03

Hondarribian ia dena prest dute iganderako. Txosnagunea eraikita, jaietarako azken ukituak ematen ari dira, tartean kaleen garbiketa prestatzen. Hondarribiko Udalak eta Txinzerrek, Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, garbiketa zerbitzua indartuko dute, ostegun goizean egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Abuztuaren 30ean jarri zuten martxan zerbitzu berria eta irailaren 12ra arte egongo da indarrean. Orotara, 125 lanaldi gehiago egingo dituzte Txinzerreko langileek.

Ofizialki festak igandean, irailaren 6an, hasiko dira, baina aurretik beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte herrian. Ortzi Alonso zinegotziak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, txupinazoa baino astebete lehenagotik hilaren amaierara bitarte, ehundik gora jarduera egingo dira herrian. Horrek nabarmen eragiten du kaleen garbitasunean, gero eta ekintza gehiago, orduan eta hondakin gehiago jaurtitzen direlako lurrera. “Gozatu ditzagun jaiak, baina errespeta ditzagun ingurukoak eta ingurunea”, esan du zinegotziak.

Garbiketa zerbitzua jada martxan badago ere, batez ere datozen egunetan indartuko dute. “Jaietan nabarmen areagotzen dira kaleko jarduerak eta Txinzer egokitu egiten da behar horietara”, azaldu du Txinzerreko kudeatzaile Leire Zubiturrek. Zortzi egunetan 125 lanaldi gehiago jarriko dituzte martxan, kaleak garbitu eta hondakinen bilketa eta banaketa egiteko. 52.000 euroko kostua suposatu du horrek guztiak.

Edalontzi berrerabilgarriak

Txinzerreko Hondakinen eta Hiri Garbiketaren Saileko arduradun Valentin Gonzalezek azaldu du zertan datzan zerbitzuaren indartzea: “Lantaldea goizean goiz hasiko da lanean gauean pilatutako zaborra biltzeko, erdigunetik hasi eta gero auzoak garbituta”. Bestalde, 15.600 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte jaietan mugimendu gehien izaten den tokietan, adibidez, txosnagunean. Hala, herritarrek edalontzia euro baten truke erosi, eta behin erabilita, itzuli eta euroa bueltan jasoko dute. Gero, enpresa batek edalontziak garbitu eta berriro erabiltzeko prest izango dira.

Prentsaurrekoan bai Hondarribiko Udalak bai Txinzerrek hondakinak bereiztearen eta kaleak txukun mantentzearen garrantzia azpimarratu dituzte, gerora hondakinak itsasoan amaitu dezaketelako. Horregatik, herritarren laguntza eskatu dute. “Txinzer ahalegintzen da halako asteetan [jaietan] zerbitzua areagotzen, baina eskatu nahiko genuke jendeak zentzuz jokatzeko eta errespetatzeko jarritako edukiontziak”, esan du Zubiturrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.