
Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Irun eta Hondarribiaren arteko autobus zerbitzua 00:30ak arte luzatuko dute, orduerdiko maiztasunarekin; hilaren 17an martxan jarriko dute.

E29 linea berriak, Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale eremuarekin eta Miramongo parke teknologikoarekin lotzen dituena, 56.511 bidaia erregistratu ditu. Halaber, E30 linea, 7.685 bidaiatik 2024an, 14.159 bidaiara pasa da 2025ean.

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Donostiara "modu seguruan" hurbildu ahal izateko ezarri dituztela ordu gehigarriak azaldu du Azahara Dominguez diputatuak.

Oiartzun eta Donostia lotzen dituen Ekialdebusen linea Lurraldebus sarearen barruan erabiliena izan da 2024an, 1,6 milioi bidaiarirekin.

Azahara Dominguez diputatua kontaktuak egiten ari da protokolo hori aurkezteko, eta aste honetan Irungo Emakumeen Etxeko ordezkariekin bildu da.

Hondarribia Donostia nahiz Irunekin lotzeko Lurraldebusen gaueko zerbitzuak indartuko ditu aldundiak festak bitartean.

BI06 izena izango du zerbitzu berriak. Sabino Arana geltokian hasiko du bidea autobusak, eta Irungo erdigunetik pasa ondoren, AP-8tik abiatuko da Donostiara.

Hondarribia, aireportua eta Donostia lotzen dituen autobusak zerbitzua indartuko du hilaren 22tik. Aireportutik abiatzen diren bidaietan autobus gehigarri bat jartzea aurreikusi dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebuseko gaueko tarifak kendu ditu, eta neurri horrekin bat egitea aztertuko du udalak.

E77 eta E78 autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte datozen bi asteburuetako kontzertuen harira, 04:00etara arte.

Bi zerbitzu gehigarriak Hondarribiko aireportutik abiatuko dira, 13:20an eta 21:20an. Irailaren 30era arte lineak ez du geldialdirik egiten aireportuaren eta Donostiako autobus geltokiaren artean.

Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.

Etzitik aurrera eskainiko ditu Ekialdebusek E25 linearen zerbitzu guztiak Lurgorritik eta Lurgorriraino.

Asteazkenetik, Lurraldebus txartelarekin ordain daiteke Xorrola. Gainera, ibilgailu berriarekin hasi da zerbitzua eskaintzen Cuadrabus enpresa. 32 lagunentzako tokia du, eta ezindu fisikoentzako, itsuentzako eta gorrentzako prestatutako sistemak ditu. ...