Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lurraldebusen zerbitzu berriak urriaren 1etik aurrera

Irun eta Hondarribiko herrien egungo beharretara egokitutako zerbitzu zabalagoa, koordinatuagoa eta egokitua eskainiko duela Lurraldebusek azaldu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Agerraldiaren irudi bat.Gipuzkoako Foru Aldundia
Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2026/09/22

Aldaketekin dator Lurraldebusen zerbitzua Oarsoaldera eta Irun eta Hondarribira. Urriaren 1etik aurrera ezarriko ditu Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamenduak; xehetasun guztiak eman ditu Azahara Dominguez  diputatuak atzo egindako agerraldian. Aldaketen zioa azaldu du Dominguezek, “eskualdeen egungo beharretara egokitutako zerbitzu zabalagoa, koordinatuagoa eta egokitua” eskaintzea.

Datuak eman ditu diputatuak: 10,7 milioi bidaia egin ziren iaz Oarsoaldeko lau udalerrietan, Irun eta Hondarribian, “aldaketak bizilagunen benetako beharrei erantzuteko pentsatutako plangintza batekin egin dira”. Hala ere, urriaren 1etik aurrera, funtzionamendua aztertzen joango direla gaineratu du Dominguezek, “eta sor daitezkeen beharrei erantzuten”.

Oarsoaldean, Irun eta Hondarribian Lurraldebusek emango duen zerbitzua 29 lineatan banatuta egongo da eta 58 autobusek egingo dute zerbitzua, “gaur egun baino zazpi gehiagok. Hori horrela, sarearen ordutegi estaldura zabaldu ahalko da, goizean lehenagotik eta gauean beranduagora arte, ostiraletik igandera 24 orduko zerbitzua eskainiz, eta ordutegiak egokituz Donostiako autobus geltokitik iritsi eta irteten diren distantzia luzeko zerbitzuekin loturak egin ahal izateko”.

Donostiako ospitale gunea eta Miramon parke teknologikoarekiko konexioak “nabarmen handituko” direla ere adierazi du Dominguezek. Hobekuntzen artean beste bat, N-1 errepideko ardatzean (Errenteria-Orereta, Pasai Antxo, Donostia) 8 minutuero autobus bat izango da.

Adimen artifiziala

Zerbitzua hobetzeko adimen artifiziala baliatu dutela ere azaldu du diputatuak. Hala, flotara gehituko diren autobus berriek smart ramp sistema izango dute mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileek erabiltzen dituzten arrapalen mantentze lan prediktiboa egiteko aukera emango duena, baita smart clima sistema ere, ibilgailuen barruko tenperaturak une horretan kanpoan dagoen eguraldiaren arabera egokitzeko.

Emakida berriari buruzko informazio guztia gaurko (hilaren 22a) 14:00etatik aurrea kontsulta daiteke hemen klik eginda.

Lurraldebusen zerbitzu aldaketak

Hondarribia
• Urte osoan zehar aireportuaren eta Donostiako autobus geltokiaren arteko zuzeneko konexioa izango du (BI01), maletak eramateko lekua duten ibilgailuekin. Zerbitzu hori E30 linearen bidez eskaintzen da 2024az geroztik udako hilabeteetan, baina urriaren 1etik aurrera urte osoan mantenduko da, aireportuko hegaldien ordutegietara egokitutako ordutegiekin. Autobus honetan, gainera, banku-txartela bidez ordaindu daiteke.
• Donostiako ospitale-gunearekiko eta Miramongo parke teknologikoarekiko konexioa hobetuko da BI06 linearen bidez (2025eko ekainetik E29 izendapenarekin ari da lanean), langileen lan-ordutegira egokitutako ordutegiekin. Gainera, asteburuetan zerbitzua zabaltzeko lanean ari gara.
• BI04 lineak Bidasoa Ospitaleko, Araso industrialdeko eta Txingudi Merkataritza Guneko langileen ordutegietara egokitutako ordutegiak eskainiko ditu.
• Irunekin gaueko zerbitzua bermatuko da urteko egun guztietan.

Irun
• Donostiako ospitale-gunearekiko eta Miramongo parke teknologikoarekiko konexioa hobetuko da BI06 linearen bidez (2025eko ekainetik E29 izendapenarekin ari da lanean), langileen lan-ordutegira egokitutako ordutegiekin. Gainera, asteburuetan zerbitzua zabaltzeko lanean ari gara.
• Hondarribiarekin 15 minutuko maiztasuna bermatuko da puntako orduetan (BI05).
• Hondarribiarekin gaueko zerbitzua bermatuko da urteko egun guztietan, eta gaueko konexio gehiago egongo dira Donostiarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.