kirolak

Preferente mailakoek ere mailari eutsi nahi diote

Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak, Preferente Mailakoak, Ilintxaren kontra jokatuko du jaitsierako kanporaketa. Igandean jokatuko dute lehen partida, Hondartza futbol zelaian, eta itzulerakoa hilaren 31an, Bikuñako belar artifizialean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia jaitsiera

Jaitsiera Hondartzan erabakiko da

Preferentera ez jaisteko Usurbilen kontra irabazi behar du Hondarribiak. Berdinduz gero, Zarautzek edo Bergarak, bietako batek irabaziko ez balu, ere salbatuko lirateke berdeak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia Trainerilla liga

Azken jardunaldian erabakiko da trainerilla liga

Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan, eta gizonen mailan, ostiralean bezala daude kontuak, San Juan eta Hondarribia sailkapeneko lehen tokian berdinduta. Jardunaldi bakarra geratzen denez, parekotasuna azken txanpan erabakiko da, heldu den larunbatean.

Asier Perez-Karkamo
Slalom aurkezpena

Gurpildun aulkiko estatuko slalom txapelketa egingo dute Hondarribian

Garun lesioa edo urritasun fisikoa duten kirolariek praktikatzen dute slalom kirola. Eguneroko bizitzako oztopoetan oinarritutako ibilbidea osatu beharko dute kirolariek Hondartza kiroldegian.

Asier Perez-Karkamo

X. Sportjam, asteburuan Ficoban

Aurten surfari buruzkoak gailenduko dira azokan; skaterrentzako arrapala erraldoia jarriko dute

Bidasoko Hitza

Hondarribian erabaki daiteke trainerilla liga

Igande goizean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia Hondarribian egingo dute, hondartza parean. Erlojuaren kontrako modalitatean egingo dute estropada, 11:00etatik aurrera. 33 ontzi daude izena emanda, seina gizonen ligan eta kopan, 12 emakumeetan, eta bederatzi Gazte Mailan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiak Zarautzekin berdindu du

Hondarribiak salbatzeko lehen aukera galdu du

Ohorezko Mailako taldeak Zarautzen kontra berdindu du eta azken bi jardunaldietan lortu beharko du salbazioa. Sailkapeneko azken bostek puntuatzea lortu dute.

Asier Perez-Karkamo

Ismail Razga eta Alizia Olazabal irundarra, Erlaitzen errege

Aiako Harria Mendi Maratoiak maila handiko podiumak utzi ditu

Hondarribiak jaitsierari 'agur' esan nahi dio gaur

Ohorezko Mailako taldeak Zarautz hartuko du gaur etxean. Lau taldek maila galduko dute, eta bost hautagai daude. Gaur Hondartzan horietako bi izango dira aurrez aurre.

Asier Perez-Karkamo

Mendiko kilometro erdia eta maratoi erdia, asteburuan Erlaitzen

Mugalarien taldeak bosgarrenez antolatu du iganderako Aiako Harria mendiko lasterketa

Hiru hondarribiarrekin lehiatu da Hibaika

Amaia eta Estibalitz Gezala ahizpek eta Nerea Seijok, hirurek bogatu dute Madalen ontzian. San Juanek irabazi du lehen jardunaldia, baina Hibaika bi segundora sartu da.

Asier Perez-Karkamo
Ander Sagarzazu Guadalupeko Igoera

[Argazki galeria] Ander Sagarzazuk eta Claudia Behobidek irabazi dute Guadalupeko Igoera

Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu du donostiarrak eta inork ezin izan dio jarraitu. Emakumeetan, hiru bidasoar igo dira podiora.

Asier Perez-Karkamo

Amenabarren kontra hasiko du denboraldia bihar Bidasoa-Irunek

Amenabarren kontra jokatuko dute irundarrek, Gipuzkoako derbian, Zarautzen. Igoera dute helburu Bidasokoek.

Ama Guadalupekoa

Ama Guadalupekoa ala Bou Bizkaia

Hondarribia eta Bermeo, Bermeo eta Hondarribia. San Miguel ligako bi traineru onenek berretsi zuten atzo aurtengo Kontxako estropada irabazteko faborito nagusiak direla, ia bakarrak.

Asier Perez-Karkamo

Hamabigarrenaren bidea etzi hasiko du Hondarribiak

'Ama Guadalupekoa' ontzia faborito da, ez bakarrik Kontxan egoteko, bandera irabazteko ere.

Ama Guadalupekoa Bilboko Bandera Kontxako estropada

San Miguel Liga bideratuta, osteguna du helburu Hondarribiak

Larunbatean Bilbon hamabigarren bandera lortuta eta atzo Urdaibairen atzetik sailkatuta, San Miguel Liga bideratuta utzi du Ama Guadalupekoak.

Asier Perez-Karkamo

Berdeak eta urdinak, horien aurretik

Ligako lehen erdia bete denean, Bermeok eta Hondarribiak erakutsi dute une honetan besteen gainetik daudela. Ez alde handiarekin, baina Orioren aurretik daude biak. Gainontzeko ontziek ezustekoren bat eman dezakete banderei begira, baina momentuz behintzat, hiru oilar daude oilategian.

Asier Perez-Karkamo
Zesta Olha

Hiruzta zesta txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur

Egiguren-Urtasun eta Olha-Erkiaga bikoteak lehiatuko dira. Irabazleek finala jokatuko dute hilaren 31an, Goikoetxea-Madarietaren kontra.

Asier Perez-Karkamo

Leka Eneako mutilak etxean, eta neskak Andaluzian ETTU CUP-en lehenean

Gizonek abuztuan jokatuko dute Europako bigarren txapelketa garrantzitsueneko lehen fasea, eta emakumeen txanda urrian izango da.

Hondar Kirolak hondartza futbol

Gaur azken eguna da hondartza futbol txapelketan izena emateko

Dagoeneko hamar taldek baino gehiagok eman dute izena hondartza futbol txapelketako seigarren ekitaldian.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago