Igande goizean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia Hondarribian egingo dute, hondartza parean. Erlojuaren kontrako modalitatean egingo dute estropada, 11:00etatik aurrera. 33 ontzi daude izena emanda, seina gizonen ligan eta kopan, 12 emakumeetan, eta bederatzi Gazte Mailan.

Iaz Hondarribiak irabazi zuen liga
Igande goizean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia Hondarribian egingo dute, hondartza parean. Erlojuaren kontrako modalitatean egingo dute estropada, 11:00etatik aurrera. 33 ontzi daude izena emanda, 12 gizonetan —seina ligan eta kopan—, 12 emakumeetan, eta bederatzi Gazte Mailan. Hondarribia Arraun Elkartea gizon nagusietan soilik lehiatzen da, bi ontzirekin, ligan bat eta kopan beste bat. Bezperan, Orion lehiatuko dira trainerillak, 6. jardunaldian.
Azken urteetako liga parekatuena ari da izaten eta lehia gogorra espero da Hondarribian. Gizon nagusietan, San Juan eta Hondarribia berdinduta daude sailkapenean (ikus behean), Gainera, itsaso txarra emanda dago iganderako, eta arraunlariek erlojuaren kontraz gain, itsasoaren aurka borrokatu beharko dute. Ikuskizun bikaina espero da, hortaz, eta emozioa. Asteburuan gertatzen denaren arabera, aurtengo liga nork irabaz dezakeen erabaki daiteke igandean.
Hilaren 23an bukatuko da liga, larunbatarekin, 8. eta azken jardunaldiarekin. Igande horretan, hauteskunde egunean, Gipuzkoako Txapelketa egingo dute, Getarian.
Gipuzkoako Trainerilla liga. Sailkapena
- San Juan. 27 puntu
- Hondarribia. 27 puntu
- Mutriku. 14 puntu.
- Kiriko. 13 puntu.
- Getaria. 13 puntu.
- Zarautz. o puntu (orain arte ez da lehiatu)