[Argazki galeria] Ander Sagarzazuk eta Claudia Behobidek irabazi dute Guadalupeko Igoera

Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu du donostiarrak eta inork ezin izan dio jarraitu. Emakumeetan, hiru bidasoar igo dira podiora.

Claudia Behobide Guadalupeko Igoera

Behobide, dena emanda

Ander Sagarzazu donostiarrak irabazi du Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatutako XXXIX. Guadalupeko Igoera, erakustaldia emanda. Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu eta ihes egin du Sagarzazuk. Elkartasuna elkarte parera iritsi denerako laurogei metroko tartea ireki du atzekoekiko eta helmugaraino tarte horri eusteko gai izan da. Bigarren Pablo Salaberria izan da, donostiarra hura ere, eta hirugarren Ander Iñarra lezoarra. Emakumeetan garaipena etxean geratu da. Claudia Behobide hondarribiarra izan da Guadalupeko helmugara iristen lehena. Sufritu behar izan du Behobidek, baina azken metroetara tarte politarekin iritsi da. Monica Telletxea eta Olatz Zabala irundarrak igo dira podiora Behobiderekin. Guztira, 345 kirolarik parte hartu dute Guadalupeko Igoera lasterketako 39. ekitaldian. Sailkapen osoa Kirolprobak atarian ikus daiteke. Behekoa, helmugan jasotako irudien galeria da. [nggallery id=56]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.