Gaur azken eguna da hondartza futbol txapelketan izena emateko

Dagoeneko hamar taldek baino gehiagok eman dute izena hondartza futbol txapelketako seigarren ekitaldian.

Hondar Kirolak bolei

Aurreko astean bolei txapelketa egin zuten

Aste honetan, asteazkena eta ostirala bitartean egingo dute Hondarribiko VI. Beach Soccer txapelketa, Hondar Kirolak programaren barruan. Eta gaur, asteartea, azken eguna da izena eman nahi dutenentzat. Arratsaldeko lauetatik zortzietara egin daiteke, hondartzako kirol guneko etxetxoan. Parte hartzeko, gutxienez sei eta gehienez zortzi kideko taldea osatu behar da, denak 12 eta 18 urte artekoak. Dagoeneko hamar taldek baino gehiagok eman dute izena hondartza futbol txapelketako seigarren ekitaldian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.