Amenabarren kontra hasiko du denboraldia bihar Bidasoa-Irunek

Amenabarren kontra jokatuko dute irundarrek, Gipuzkoako derbian, Zarautzen. Igoera dute helburu Bidasokoek.

Bidasoa-Irunek jokalariak, denboraldi aurreko partida batean. Argazkia: CD Bidasoa
my homework help

Bidasoa-Irunek jokalariak, denboraldi aurreko partida batean. Argazkia: CD Bidasoa

Bihar hasiko da Zilarrezko Maila eskubaloian, eta lehenengo arerioa Amenabar taldea izango du Bidasoa-Irunek. Partida 19:30ean hasiko da, Zarautzen. Zazpi aurpegi berri izango ditu denboraldi honetarako talde irundarrak: Beltza, Bezbradica, Mouriño, Davidovic, Julian Portero, Didac Villar eta Kauldi Odriozola. Aldaketa horiekin iaz lortu ez zuen helburua erdietsi nahiko du Bidasoa-Irunek: Asobal Ligara igotzea. Iaz play offetarako sailkatu ziren, baina ez zuten igotzea lortu. Denboraldi aurrean sentsazioak gazi-gozoak izan ditu taldeak, hiru partidatik bat irabazi baitu. Hala ere, hirugarren geratu da Egiako txapelketan, final aurrekoan, Ademarren kontra galduta. Lana gogotik egin beharko du helburua lortzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.