Hiruzta zesta txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur

Egiguren-Urtasun eta Olha-Erkiaga bikoteak lehiatuko dira. Irabazleek finala jokatuko dute hilaren 31an, Goikoetxea-Madarietaren kontra.

Zesta Olha

Olha, udako lehen jaialdian

Zesta puntako Hiruzta Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Egiguren-Urtasun eta Olha-Erkiaga bikoteak lehiatuko dira. Irabazleek finala jokatuko dute hilaren 31an, Goikoetxea-Madarietaren kontra. Gaurko partida 20:00etan hasiko da, eta ondoren afizionatuen arteko partida bat jokatuko dute. Bi partiden artean Txantxangorri jatetxeak prestaturiko marmitakoa banatuko dute, Hiruzta txakolinarekin batera. Sarrerak 12 euro balio du, gastronomia dastaketa barne.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.