Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondarribiak salbatzeko lehen aukera galdu du

Ohorezko Mailako taldeak Zarautzen kontra berdindu du eta azken bi jardunaldietan lortu beharko du salbazioa. Sailkapeneko azken bostek puntuatzea lortu dute.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/05/11
Hondarribiak Zarautzekin berdindu du

Hondarribiak kontraerasoan sortu zuen arriskua

Hil ala biziko partida zen larunbat arratsaldean Hondartza futbol zelaian Hondarribiak eta Zarautzek jokatu zutena. Baina ez zen inor hil, akaso biak zauritu, 0-0ko emaitzak Preferentera jaitsiko diren taldeen arteko lehia gehiago estutzeko balio izan zuelako (ikus sailkapena). Sailkapeneko azken bost taldeek puntuatu zuten, eta azken biek irabazita gainera. Hondarribiak 14. tokian segitzen du, eta orain Zarautzek ixten du jaitsiko liratekeen hiru taldeen multzoa, Ordizian ezustekoa emanda, Usurbil putzutik atera baita, eta Zarautz sartu du zuloan. Hondarribiko partida borrokatua izan zen, eta oso gol aukera gutxi egon ziren arren, zaleak ez ziren aspertu. Berdeek dena eman zuten, oso sendo defentsan, eta erasoan saiatuz, batez ere kontraerasoan, baina aukera gutxi sortu zituzten. Lehen zatian izan zuten abagune argiren bat, atsedenaldia eta gero gutxiago. Zarautzek, aldiz, baloiaren jabetza eduki zuen une askotan, eta teknikoki jokalari onak dituela erakutsi zuen, baina ezin izan zuen hondarribiarren harresia gainditu.
Hondarribiak Zarautzekin berdindu du

Bi taldeek dena eman zuten zelaian

Berdinketa ez da txarra Hondarribiarentzat, beste bi aukera dituelako salbatzeko. Egoera normal batean, hiru puntu lortuta salbatuko litzateke taldea, baina hiru puntu horiek lortu behar dira, eta garesti daude. Datorren asteburuan Anaitasunaren etxean jokatuko du Hondarribiak, eta azken jardunaldian, Usurbilen kontra, Hondartzan.

Emozioa, azkenera arte

Hondarribiak jaitsiera postuetik kanpo jarraitzen du, baina atzekoak hurbildu zaizkio, eta nola gainera. Azkenak, Antzuolak, berriro irabazi du eta salbaziotik bi puntura jarri da, duela zazpi jardunaldi pentsa ezinezkoa zena. Hurrengo partida liderraren kontra dute, baina Aurrerak lehen postua ziurtatu du dagoeneko. Hortaz, bidean harri gutxiago aurkituko dituzte antzuolarrek. Azken bigarrena Bergara da, Hondarribiak baino hiru puntu gutxiago ditu eta average-a galduta. Hortaz, Hondarribiak sei puntutik hiru lortuta, Bergara atzetik geratuko litzateke, bergararrek bi partidak irabazita ere. Aretxabaletarekin berdindu du Bergarak asteburuan. Bizirik dirau Zarautzek ere, Hondarribian lortutako berdinketarekin. Baina ez daude egoera onean. Batetik, atzekoak zaindu behar dituzte, eta Usurbil aurreratu. Salbatzeko, usurbildarrek baino puntu bat gehiago lortu behar dute, eta atzekoak hor mantendu. Hondarribiaren aurkari zuzenena Usurbil da, azken laugarrena. Eta azken partidan Hondartzan jokatuko du. Ezin gehiago eskatu. Larunbatean Ordizian irabazi zuten, azken minututan sartutako gol bati esker. Bikingoek baino bi puntu gutxiago dituzte, eta averagea, momentuz, kontra. Hurrengo jardunaldian Hondarribiak irabaziko balu, eta Usurbilek ez, berdeek salbazioa eskuratuko lukete. Bestela, azken jardunaldian erabakiko da, Hondartzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.