Ama Guadalupekoa ala Bou Bizkaia
Hondarribia eta Bermeo, Bermeo eta Hondarribia. San Miguel ligako bi traineru onenek berretsi zuten atzo aurtengo Kontxako estropada irabazteko faborito nagusiak direla, ia bakarrak.
Hondarribia eta Bermeo, Bermeo eta Hondarribia. San Miguel ligako bi traineru onenek berretsi zuten atzo aurtengo Kontxako estropada irabazteko faborito nagusiak direla, ia bakarrak. Sailkapen proban denbora bera egin zuten Ama Guadalupekoa eta Bou Bizkaia ontziek. Urdinak ehunenen batzuk aurretik sartu ziren helmugan, baina lan erditan Hondarribia bederatzi segundo azkarrago izan zen eta iganderako txartela poltsikoan zutela jakinean itzuli ziren balizatik hondarribiarrak. Lehen luzean Orio izan zen bigarren, eta orotara hiru segundo baino ez zituen galdu. Adi, hortaz, horiekin. Urdaibai eta Orio lehen txandan lehiatuko dira igandean. Ama Guadaluekoa, aldiz, bigarrenean, Tiran, Kaiku eta San Juanekin batera.