Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak, Preferente Mailakoak, Ilintxaren kontra jokatuko du jaitsierako kanporaketa. Igandean jokatuko dute lehen partida, Hondartza futbol zelaian, eta itzulerakoa hilaren 31an, Bikuñako belar artifizialean.
Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak, Preferente Mailakoak, Legazpiko Ilintxaren kontra jokatuko du jaitsierako kanporaketa. Igande arratsaldean jokatuko dute lehen partida, Hondartza futbol zelaian, 17:00etan. Eta itzulerakoa hilaren 31an, Bikuñako belar artifizialean.
Urte gogorra izan dute Preferente mailakoek, iazko igoeraren ondoren maila aldaketa asko nabaritu dutelako. Baina azken unera arte borrokatu nahi dute eta, ahal bada, heldu den urtean lurraldeko bigarren ligan jokatzen jarraitu. Horretan saiatuko dira denboraldiko azken bi partidetan.
Bi partidetara joateko eskatu du IBTk
Indar Berde Taldea-k (IBT) hondarribiarrei dei egin die jokalariak animatzera joateko, baita larunbatean lehen taldeak jokatu beharreko
hil ala biziko partidara joateko. Hondarribiak beste urtebetez Ohorezko Mailan segitu nahi du, eta asmo horrekin berarekin etorriko da Usurbil taldea.
Futbol elkarteko bi taldeek behar dute garaipena asteburuan eta IBTk gogoratu du bi taldeek beharko dutela zaleen laguntza. Helburua, datorren urtean ere Gipuzkoako lehen bi mailetan talde bana izatea, Ohorezko Mailan bat, eta Preferente Mailan bestea.