
Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Alberto Anguera plazan "auzotar patruilen" manifestazioari aurre egiteko; garaipena argia izan da.

Kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten irundarrak oroitzeko eguna izango da; izendapenak udal talde guztien babesa izan du.

Irungo bonbardaketen 90. urteurrenean, biktimak aitortzeko eta egia kontatzeko txostena aurkeztu dute Antxeta Irratiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, '1936-2026 Irun'.

Gaur, 90 urte bete dira tropa faxistek 20 errepublikar exekutatu zituztenetik; Blaiako hilerrian bost minutuko isilunea egin dute udal ordezkariek eta biktimen senideek.

1936ko abuztuaren 9an faxistek Irun hartu zuten; Irungo suntsiketaren benetako kontakizunaren txostena aurkeztuko dute irailaren 2an.

Elkarretaratzea egin dute gaur, Lakaxitak jasotako eraso faxistak direla eta. Horrez gain, eraikinaren etorkizunaz mintzatu dira.

Asteburuan egin dira, eta horren harira, Hondarribiko Udalak bere gaitzespena erakutsi nahi izan du.

Espainiako Gobernuak eta Irungo Udalak Etorbide zubia Memoria Demokratikoaren Gune ofizialki izendatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian.

Atzo arratsaldean arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea egin zuten San Juan plazan. Auzo patruilen izaera "arrazista" salatu zuten hamaika eragilek deituriko mobilizazioan.

Irunera iritsi den "olatu erreakzionarioari" aurre egiteko elkarretaratzea antolatu du herritar talde batek. Asteazkenean, hilaren 23an, 19:00etan elkartuko dira San Juan plazan.

Azken hilabeteetan Irunen egondako eraso arrazistak eskuin muturraren agendak eragin dituela uste dute Bor-bor hausnarketa taldeko kideek. Taldea gogoeta bete-betean dela, auzo patruilen arriskuaz aritu dira.

Hitzaldiak faxismoa, autoritarismoa eta olatu erreakzionarioa izango du ardatz. Moskuko Peña kalean izango da, 12:15ean.

Eskuin muturraren gorakadaren aurrean "geldirik ez" geratzeko deia egin eta hiru formazio saio eskainiko dituzte Bor-bor kolektiboak bultzatuta.

Irun eta Hondarribitik pasako da autobusa, ondoren Bilbora joateko. Tiketak 7 euroan eros daitezke jada.

Bi eraso nazi eta faxista jasan ditu Lakaxita Gaztetxeak eta gastu horiei aurre egiteko ez ezik, faxismoari "kulturaren txarraska" ateratzeko baliatuko dute biharko hitzordua.

Duela gutxi eskuin muturreko mezua zuten beste pintaketa batzuk azaldu ziren Hondarribian.