Eraso faxista jasan du Lakaxita Gaztetxeak
Lakaxita Gaztetxearen lorategietan hainbat mezu faxista agertu dira. Tartean, "Europa defendatzeko" mezu faxista irakur daiteke.
Lakaxita Gaztetxean pintada faxistak egin dituztela salatu du. Faxismoa beti antolatuta egon dela ohartarazi dute haien sare sozialetan eta gaur arratsaldean, 17:30etatik aurrera, ahal dena garbitzeko deia egin dute. Faxismoa salatzeko deialdiei adi egoteko eskatu dute.