Autobusa, gerraren eta faxismoaren aurkako manifestaziorako
Irun eta Hondarribitik pasako da autobusa, ondoren Bilbora joateko. Tiketak 7 euroan eros daitezke jada.
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak deitu ditu hilaren 25erako, larunbat honetarako, Bilbon eta Iruñean. Deialdi hauen bidez gerraren eta faxismoaren aurrean antolatzeko deia zabaldu nahi dute.
Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute eta tiketak 7 euroan daude salgai Aranaztarra eta Larragane ostatuetan. Autobusa Hondarribiko Jostaldi pilotalekutik irtengo da, 15:00etan, eta, ondoren, Irunera joango dira. San Juan plaza izango da bigarren geltokia, 15:20ean. Itzulera, 21:00etan egingo dute.