
Denboraldi ederra egin dute arraun elkarteko emakumeek. ETE Liga irabazi dute, eta asteburuan izango dute Euskotren Ligara itzultzeko aukera. Bermeon eta Portugaleten izango dira. Lau traineru bi plazaren bila lehiatuko dira.

Denboraldiko seigarren banderra lortu dute neskek, hau, etxean. Bigarren luzean 10 segundoko abantaila atera zioten Zarautzi, Euskotren ligako play off-etako postua gutxinaka bermatuz.

Bigarrena izan da Ama Guadalupekoa gaur Hondarribian izan den estropadan. Lehia bizia izan du Oriorekin, baina azkenean haiek irabazi dute

Asteburuan lau estropada izango dira Hondarribian. Larunbatean, KAE1 eta ETE ligak, eta igandean Euskotren eta Euskolabel.

Neskak bigarrenak izan ziren, eta mutilak taula erdian aritu ziren. Bigarren taldeak lehia gogorra du lehen txandara ez erortzeko.

Emakumeek beste bandera bat lortu dute, eta gizonezkoek gora egin nahi dute sailkapen orokorrean.

Igandeko estropada irabazi zuen emakumezkoen taldeak Pasaian, eta larunbatean bigarren izan ziren. Bigarren taldea bosgarren kokatu da sailkapen orokorrean.