Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Eneritz Martiarena eta Maider Peñalva - Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak

«Denboraldiko azken urratsa da Euskotren Ligara igotzea»

Denboraldi ederra egin dute arraun elkarteko emakumeek. ETE Liga irabazi dute, eta asteburuan izango dute Euskotren Ligara itzultzeko aukera. Bermeon eta Portugaleten izango dira. Lau traineru bi plazaren bila lehiatuko dira.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/18

Bikain egin dute. Denboraldi ia ezin hobea, baina orain, azken txanpa dute aurretik. ETE Liga irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruak, eta orain, denboraldi hasieratik zuten helburuaren bila doaz: Euskotren Ligara igotzea. Ez dute erraza izango, baina gogor lehiatuko dira. Aurrean, lau traineru eta bi postu Euskotren Ligan. Haien artean Zarautz izango dute, denboraldi guztian izandako lehia berriro ere errepikatzen. Goitik Donostiarra iritsiko da, eta Euskotren Liga mantentzea bilatuko du. Azkenik, Galiziako uretatik Tiran hurbilduko da, Kontxako sailkapenean itxura ona eman ondoren. 

Eneritz Martiarena eta Maider Peñalva eskifaiako kideak dira, eta urduri ez egon arren, badakite borroka gogorra izango dela asteburukoa. Urteak daramatzate jada lehen traineruan, eta irrikitan daude berriro ere Euskotren Ligara itzultzeko. Bermeon izango dira larunbatean, eta Portugaleten igandean Osertz Aldayk zuzendutako neskak. 

Denboraldi hasieran play-offa zen helburua, eta lortu duzue. Baina ikusi zineten denboraldia hasi aurretik?

ENERITZ MARTIARENA: Entrenatzaile aldaketarekin inoiz ez dakizu gauzak nola joango diren, eta bagenuen intriga hori. Baina aurre denboraldia ederki joan zen, eta emaitza onak lortu genituen hainbat jaitsieretan. Horregatik, uda hasi baino lehen bagenekien ligan ere ondo arituko ginela, eta beste lehiakideak ikusita Zarautzen eta gure artean egongo zela play-offerako sarrera. Kaikutaz gehiago espero genuen baina azkenean ezin izan dute. 

MAIDER PEÑALVA: Bagenekien bien artean egongo zela liga irabazteko aukera, eta lehen estropadetan hori baieztatu genuen. Haiek bat, guk beste bat, horrela ibili gera.

Ondoren ia dena irabazi duzue, Zarautzekin batera. Nolakoa izan da lehia hori?

MARTIARENA: Gogoekin hartzen da, lehia polita baita. Dibertigarria ere bada, baina argi dugu horrek gu hobetzea egin duela, azkenean bagenuelako presio bat, jakinda guk akats bat egiten bagenuen haiek aprobetxatuko zutela. 

Entrenatzaile aldaketa aipatu duzue. Osertz Aldayk hartu du aurten ardura, Iker Cortesek kluba iaz utzi ondoren. Nola izan zen aldaketa hori hasieran?

PEÑALVA: Hasieratik bagenekien zein zen Osertz, eta bagenuen konfiantza beregan. Baina Ikerrek urte asko eman zituen gurekin, eta hortara ohituta ginen. Beraz, Osertzekin beldurra ez dugu izan, baina ez genekien nola entrenatzen zuen, eta bagenuen intriga hori. 

MARTIARENA: Azken finean Osertz mutilak entrenatzetik zetorren, eta horrek errespetua ematen zigun. Intentsitate asko eskatu digu, baina azken finean bai mutilak eta bai neskak kirolariak gara, eta guk ondo erantzun dugu. Uste genuen exijentzia handia izango zela berekin entrenatzea, baina pixkanaka lan asko egiten joan gara, eta ohitu gara bere nahiak betetzera. 

Helburuak pixkanaka betetzen joan zarete.

MARTIARENA: Osertzek esaten zigun lehen helburua estropadaz estropada joatea zela, eta haietaz disfrutatzea. Horrela egin dugu, begiradak asko luzatu gabe. Hori ederki bete dugu, hainbat bandera irabaziz, eta gainera ETE Ligan ere lehenengo izanez. Ondoren, Kontxa genuen helburu, eta zoritxarrez ez genuen sailkapena lortu. Play-offa zen beste helburuetako bat, baina hori bagenekien bermatuta genuela liga irabazi ondoren. Orain, azken helburua falta zaigu, Euskotren Ligara iristea.

Larunbatean hasiko duzute azken finala. Nola zaudete aurreko egun hauetan?

PEÑALVA: Ez nuke esango urduri gaudenik. Uste dut Kontxara ez sailkatzeak amorru handia eman zigula, eta harrezkeroztik amorru hori askatzeko gogor entrenatzen dugula. Beraz, sentsazio garratz hori kentzeko lagungarria izango dira asteburuko estropadak, dena askatzeko eta dugun dena emateko. 

Nola ikusten dituzue zuen arerioak?

MARTIARENA: Indartsu. Zarautz ederki ezagutzen dugu, gure alboan izan ditugu liga guztian zehar eta ikusi dugu zertaz diren kapazak. Donostiarrak ere lehia politak izan ditu Euskotren Ligan, eta postu onak lortu ditu. Azkenik, Tiran hurbilduko da Galiziatik, eta jada Kontxako sailkapenean ikusi genuen indartsu zebilela. Ezin dugu inor baztertu, oso berdinduta dago dena.

Liga irabazi duzue. Bada harro egoteko zerbait, ezta?

MARTIARENA: Hori da. Lan asko dago horren atzean. Agian batzuek esan dezakete bigarren maila bat dela, eta meritua ez dela hainbestekoa, baina hemen denok entrenatzen dugu berdin, eta maila altua dago han eta hemen. Ezin dugu gutxietsi egindakoa, dena eman dugu eta emaitzak ederrak izan dira. Aste guztietako lanen emaitza da hau, eta batzuetan kirola ez da esker onekoa, eta ondo entrenatu arren, egun hortan ez bazaude fin, ez duzu irabazten. Aurrera joan behar zara berdin berdin, eta uste dut lortu dugula erregulartasunari eustea.

PEÑALVA: Azken estropada horretan liga gurea dela jakitean eta play-offean bai edo bai gaudela bermatzean, poz handia sentitzen duzu, ikaragarria da.

Fitxaketak egin dituzue aurten. Nola joan dira?

PEÑALVA: Ongi dator beti eskifaia handitzea. Aurre denboraldiko jaitsieretan ikusten genuen oso justu ginela, eta norbait gaixotuko balitz, adibidez, larri ibiliko ginela. Hori, horrelako denboraldi batean ezin dugu onartu, eta horregatik errefortzuak oso ongi etorri dira, horrela aldaketak eta deskantsuak egiteko aukera izan dugu eta. 

MARTIARENA: Ez dira 20 arraunlari behar, baina 2 edo 3 aldaketa egiteko aukera izatea ederra da. Deskantsua garrantzitsua da, eta horrela bermatuta dugu hein batean.

Atzetik badago etorkizuna bermatuta? Gazteak gogor datoz?

MARTIARENA: Nik uste oraindik badagoela lan asko egiteko, etorkizun aparta eta luzea nahi badugu. Harrobia badago, baina trainerura jauzi egiteak asko kostatzen du. 

PEÑALVA: Traineruak konstantzia eta konpromiso gehiago eskatzen du, hori argi dago. Adibidez, guk udan dena ematen dugu, baina aulki mugikorretan dabiltzanak ez dute entrenatzen. Gogorra da aldaketa, eta argi dago hainbat gauza alde batera utzi behar direla arraun egiteko. Beraz, pixkanaka ikusiko dugu gazteek ze erabaki hartzen duten.

Euskotren Ligaren eta ETE Ligaren traineruen artean maila ezberdintasun handia sumatu duzue?

PEÑALVA: Neguan adibidez, jaitsieretan, guk maila ona erakutsi genuen haien aurrean, eta ez genuen maila diferentzia handirik ikusi. 

MARTIARENA: Nik uste lehenago diferentzia handiagoa zela, eta jauzia handia zela. Baina orain, arraun elkarte guztiak ari dira hobetze, traineru guztiek eman dute aurrerapausoa, eta denek entrenatzen dugu ia berdin. Arraun Lagunaken kasua adibidez, beste gauza bat da, haien maila lortzea oso zaila da eta, baina bestela nik uste berdintasuna badagoela. Hori bera erakutsi nahi dugu, Donostiarraren aurka borrokatuz, adibidez, eta berriro ere gora itzuliz.

Hurrengo urtera begira, eskifaia berdina mantentzeko aukera izango duzue? Edo mugimenduak aurreikusten dira?

MARTIARENA: Ez dugu asko hitz egin horri buruz, baina nik uste badugula aukera, bai. Guk behintzat espero dugu mugimendu asko ez egotea, bestela zaila izango da eta aurtengo mailari eustea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.