
2019tik zinegotzia da, eta 2022an Irungo EH Bilduren arduradun politiko izendatu zuten.

Urriaren 30ean 19:30ean San Juan plazan elkartuko dira, salatzeko Lurraldebus zerbitzuen aldaketek murrizketak ekarri dituztela, onurak beharrean.

Osasun Bidasoa herri plataformak salatu du larrialdietan eta pediatrian langileak falta direla, eta urologia eta errehabilitazioa "kolapsatuta" daudela. Ondorioz, "pribatizazioa hedatzen" ari dela ohartarazi dute.

Politikari hondarribiarrak Eusko Legebiltzarrean 10 urte egin ondoren jauzia egingo du Madrilera.

21 erakundek giza eskubideen babesaren alde egindako lana eta haien jarduerak erakutsiko dituzte igande goizean Urdanibia plazan egingo den azokan.

Gizontasunaren inguruan hausnartu du Galarragak liburu berrian, bere biografia oinarri hartuta. Haurtzaroa, gaztaroa eta azken urteak berrikusi ditu, generoaren betaurrekoak jarrita.

Hiru hilabetez itxita egon ondoren, Kabigorriko tabernak ateak irekiko ditu gaur (ostirala). Etapa berri bat hasiko dute, eta pozarren dira proiektuak aurrera jarraituko duelako, 29 urteko lanari eutsiz.

Irungo Udalak udal araudia eguneratzeko prozesuaren barruan mahaigaineratu du ordenantza fiskalaren aldaketa. OHZren onuradun berrien artean egongo lirateke indarkeria matxista jasan duten familiaburuak edo egoera zaurgarrian daudenak.

A1 mailatik C2 mailaraino banatzen dira ikasleak, eta goizez eta arratsaldez ematen dira klaseak. Gabonak pasata berriro irekiko da izen ematea.

Txukun mertzeriak saldutako 17.873 zenbakia izan da saritua, 30.000 eurorekin.