2026/9/3

San Juan eta Hibaika Kontxan dira, Hondarribia ez

San Juanek denborarik onena egin du gaurko sailkatze estropadan, eta bosgarren sailkatu da Hibaika, bost segundora; Hondarribiak ez du txartela lortu Zarautzek haren denbora hobetuta eta zortzigarren sailkatu da gaurko estropadan.

Damarri kaleko bizilagunek salatu dute zenbait etxebizitza "eraitsi" nahi dituztela

2023an onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin dago lotuta auzia, zehazki, planaren gaineko Jaurlaritzaren bi dekretuekin. EAJk salatu du "ez zela "horrelakorik onartu" bere momentuan. Abotsanitzetik, berriz, esan du dekretuak "udalaren eskumenaren gainetik" daudela.

Udalak irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Eguna izendatu du

Kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten irundarrak oroitzeko eguna izango da; izendapenak udal talde guztien babesa izan du.

Kontxarako txartel bana nahi dute Hibaikak, San Juanek eta Hondarribiak

Hemeretzi traineru ariko dira lehian gaur 18:00etan hasita, tartean, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Datozen bi igandetan arraunaren Olinpiada den Kontxan aritzeko txartela lortu nahi dute hirurek.

Jaietarako garbiketa zerbitzua indartuko dute Hondarribiko Udalak eta Txinzerrek

Zortzi egunetan 125 lanaldi gehiago jarriko dituzte martxan, eta edalontzi berrerabilgarriak salduko dituzte txosnetan. Bestalde, herritarren laguntza eskatu dute, edukiontziak errespetatu eta kaleak txukun mantentzeko.

Autobus zerbitzuak indartuko dituzte Kontxarako

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Irungo familiaren etxegabetzea, bertan behera

Lorena eta bere semeen etxegabetzea datorren astelehenerako iragarrita zegoen; Kutxabankek bertan behera utzi du etxegabetzea.

Gizarte berdinzaleagoa eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko hamaika jarduera, udazkenean

Irungo Emakumeen Etxeak udazkeneko programazioa aurkeztu du; abendura bitarte, hiru ikastaro eta bederatzi tailer trinko antolatuko dituzte.

Irailaren 13ko mobilizazioa hizpide, Ernaik elkargunea egingo du Hondarribian ostiral arratsaldean

18:30ean txosnagunean elkartuko dira. Donostian egingo duten manifestazioa jorratuko dute gazteek, baina "ideia berriak" jasotzeko "espazio irekia" izango dela nabarmendu dute.

2027ko Udal Aurrekontuaren 1,5 milioi euro herritarren eskura jarriko dituzte

Datorren urteko aurrekontu parte hartzaileak aurkeztuko dituzte datorren ostegunean, hilak 10, Palmera Monteron.

Mendibil Merkataritza Gunea eta Super Amara BAT, eskutik helduta

Txingudi Korrika eta Bidasoa Erdi Maratoiaren babeslea izango da; eta bi lasterketaotan ikusgaitasun handia izango du Mendibilek.

Gehiago